IRUNEN OSPATUKO DA GIPUZKOAKO ESKOLARTEKOEN ETA FEDERATUEN KROSA

Txingudiko zelaian eginen da, igande honetan (abenduaren 3an), Gipuzkoako txapelketarako baliagarria izanen den 53. Irungo Hiriko Krosa

Irungo Hiriko Krosaren 53. edizioa ospatuko da igande honetan, abenduaren 3an, Txingudiko zelaian. Gainera, lasterketa Gipuzkoako Txapelketaren barrenean sartuko da eskolarteko eta federatuentzat.

Goizeko 10:00etan emanen zaio hasiera lehen lasterketari eta mailaka aterako dira krosaren ibilbidea osatzera. Bidasoa Atletiko Taldeak aurreikusi duenez, 350 eskolartekok hartuko dute parte, baita 200 bat heldu federatu ere. Edonola ere, izen emate gehiago ere espero dituztela erran dute. Honez gain, aurten Igor Hernandezi omenaldia eginen diote kros berean, hamalau urtez segidan. 

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika