IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEKOAK ESPAINIAKO KOPAKO PROBAN EGON DIRA

Tafallako Miguel Indurain Belodromoan ospatu zen proba eta sei irundar lehiatu ziren bertan

Irunes Txirrindularitza taldeko txirrindulariak pistako Espainiako Kopako proba batean aritu ziren lehian, Tafallako Miguel Indurain Belodromoan. Hiru juniorrek eta hiru kadetek hartu zuten parte eta lehen hiruek eta kadete batek lortu zuten finalerako txartela.

Juniorrei dagokionez, Joan Cardona, Aimar Fernandez de Gorostiza eta Ivan Gomez sailkatu ziren finalera, hamaikagarren, bederatzigarren eta hogeita bigarren postuak eskuratuta, hurrenez hurren. Kadeteei dagokionez, Aiur Ugartemendia, Ekain Galeano eta Enaitz Viloriak parte hartu zuten eta soilik, Ugartemendia sailkatu zen finalera, hamabigarren postuan helmugaratuta. 

(Argazkia: Martin Early)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika