IRUNGO ERDI MARATOIA PREST DA

Urteak daramatza Bidasoako Atletismo Taldeak Irunen lasterketak antolatzen, baina aurreko urtetik erdi maratoiaren dimentsioa duen lasterketa bat antolatzen hasi dira. Bigarren urtez jarraian, Irungo erdiguneko kaleetan barrena 10km eta 21km aritzeko aukera izango da.

Gaur lasterketa aurkezteko prentsaurrekoa eskeini dute Palmera Montero Gunean. Ibon Muñoz, BATeko lehendakaria, arduratu da prentsaurrekoa gidatzeaz eta babesleez inguratuta aurtengo erdi maratoiari buruz jakin beharrekoak aditzera eman ditu.

Oso harro aurkeztu du Muñozek Irungo Erdi Maratoiaren bigarren edizio hau, izan ere, “lehen edizioan lan asko egin genuen eta jende asko hurbildu zen laguntzera eta batez ere lehiatzera, eta bigarren edizio honetan proba kontsolidatzea probatu dugu”, adierazi zuen. Bigarren edizio honetarako, aurreko urtean parte hartu zuten korrikalarien iradokizunak kontutan hartu dituzte berrikuntzak lasterketa hobetzeko asmorekin. “800 korrikalarik parte hartu zuten aurreko urtean eta 200 inguruk gure inkesta osatu zuten. Hauen iradokizunak kontutan izan ditugu lasterketa hobetzeko eta horregatik, aurtengo lasterketa aurreko urtekoa lauagoa izango da”.

Laguntza ez dute faltan BATeko lagunek. Babesleez gain, 300 bolondres izango dituzte asteburu guztian lanetan lasterketaren alor guztiak ondo atera daitezen, eta nola ez, BATeko arduradunak bere esker onak eskeini dizkie guztiei. “Bolondres guztiei gure esker beroenak eman behar dizkiegu euren laguntza ezinbestekoa baita maila honetako lasterketak aurrera egiteko”.

Erdimaratoia eta 10km-ko lasterketa otsailaren 17an izango denez gero, oraindik ere lasterketetan izena emateko epea irikita dago. Dortsala Kirol Probaken webgunean lortu daiteke, baita Leire Sport eta Papycop dendetan ere bai.

Ez da egun bateko ekitaldia izango, asteburu osoan zehar lasterketaren inguruan hainbat ekimen egingo dira, nabarmenena, Palmera Montero Gunean ezarriko den kirolariaren feria izango da. Bertan dortsala jaso beharko da eta hortaz gain, lasterketen munduko produktoak probatzeko eta hainbat hitzaldiak entzuteko aukera egongo da.

Irungo Erdi Maratoia geratzeko etorri da eta Bidasoa eskualdeko korrikalariek etxe inguruan distantzia luzeko lasterketa bat izango dute urteetan zehar. Prentsaurrekoa bukatzeko, Muñozek adierazi du “Irungo eta inguruko korrikalariak animatzen ditut lasterketan parte hartzeko, 10 edo 21km-kora. Denborak laguntzen badu, asteburu aparta izango da”.  

Informazio osea esteka honetan eskuragarri duzu: http://www.atletismobat.com/es/pruebas-organizadas/media-maraton-irun

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika