IRUNGO KIROLAREN SARIAK BANATUKO DITU AURTEN ERE IRUNGO UDALAK

Emakume kirolari onena, gizonezko kirolari onena, klub onena eta Irundarron Saria banatuko dituzte otsailaren 15ean

Irungo Kirolaren Sariak banatuko ditu bertze urtez batez Irungo Udalak. Borja Olazabal kirol zinegotziak jakinarazi duenez, otsailaren 15ean Ficoban ospatuko den gala batean banatuko dituzte eta irundarrek ere parte hartu ahal izanen dute garailearen aukeraketan.

Emakume kirolari onena, gizoneko kirolari onena, klub onena eta Irundarron Saria banatuko ditu Irungo Udalak aurten ere Irunen 2022an nabarmendu diren kirolarien artean. Udalak prestatu duen zerrenda “luzea” dela adierazi zuen Borja Olazabal kirol zinegotziak eta “kirol ezberdinak kontuan hartu” nahi izan dituztela bertan. Sari hauekin “Irungo kirolariei omenaldia egin nahi” dietela ere azpimarratu zuen Olazabalek, “beraien lorpenekin munduan zehar protagonistak izaten diren guzti horiei”.

Aurten proposatu dituzten izenak hauek dira: Eki Fanlo (Munduko errugbi txapelketan epailea), Iñaki Peciña (Europako eskubaloi txapelketan zilarrezko domina), Iñaki Cavero (ASOBAL Ligan zazpiko onenaren barruan egoteko izendatua), Nerea Garcia (23 urtez azpiko Munduko Txapelketan finalista), Irati Beorlegi (Espainiako OCR lasterketan txapelduna), Sergio Francisco (Sanse taldearen entrenatzailea), Dario Cerezal (Munduko txapelduna Culturismo Natural modalitatean), Aizpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi (Espainiako txapeldunak distantzia luzeko eta timonel gabeko piraguismo modalitatean), Sebas Martinez, Ander Montserrat eta Unai Sagarzazu (trinketeko Munduko Txapelketan zilarrezko domina), Alez Zuzaya (24 orduko Montmelo Motos lasterketan garaile), Alba Rodriguez (20 urtez azpiko Espainiako txapelduna eta Munduko txapeldunorde eta brontzezko domina), Eider Tapia (Bera Bera taldearekin debuta eta junior mailako selekzioaren deialdian), Ander Gamon (Turismos Clasicos modalitatean txapeldun), Leire Baños (Levante CF taldean egindako denboraldi bikainarengatik), Real Union SAD (Errege Kopako parte hartze txukunarengatik), Unai Amiano (pilotako Diario Vasco Txapelketan garaile), Maialen Ramos (70 kilo azpiko judo modalitatean txapeldunorde), Klara Olazabal (Espainiako piraguismo txapelketan domina eskuratu zuen eta Munduko Txapelketan parte hartu), Irunes Txirrindularitza Taldea (kirola sustatzeko egiten duen lanarengatik), Leka-Enea mahai tenis kluba (mailarik altuenean parte hartzen duten emakume eta gizonezkoen taldeengatik) eta CD Bidasoa Irun (ASOBAL Ligan duen taldearengatik eta hauek EHF European League txapelketan duten parte hartzeagatik).

Irundarron Sariaren kasuan, irabazlea irundar guztien artean aukeratuko da. Hain zuzen ere, irundar guztiek, Irungo Udalaren webgunearen bitartez, kirolari gustukoenaren alde eman ahal izango dute euren bozka. Horretarako, urtarrilaren 30ean irekiko da bozkatzeko aukera, otsailaren 10era bitarte. Borja Olazabalek hiritar guztiak gonbidatu ditu aukeraketan parte hartzera.

Sari hauez gain, Txokolatezko Baloia ere banatuko da eta bertze hainbat omenaldi ere eskainiko dituzte hiriko kirola sustatzen duten pertsonei. Gainera, musika emanaldiak prestatu dituzte gala ahalik eta gustagarrien izan dadin bertara hurbiltzen diren guztiendako. Otsailaren 15ean izanen da gala, Ficoban, 19:00etan hasita. 

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

IRUNDARREK IRUNDARRON SARIRAKO IRABAZLEA AUKERA DEZAKETE OTSAILAREN 18RA ARTE

2024ko Irungo Kirol Gala otsailaren 20an ospatuko da, Ficoban

Irungo Udalak Irungo Kirol Gala antolatu du aurten ere. Otsailaren 20an, asteartean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika