Italiarrena izan da itzulia

Colpack taldeko txirrindulari italiarrak izan dira nagusi 2016ko Bidasoa Itzulian. Umberto Orsinik irabazi du, eta Ravasi eta Padun izan ditu ondoan, sailkapen nagusiko podiumean. Taldekako sailkapenean ere onenak izan dira. Azken podiumeko hiru txirrindulariak izan ziren indartsuenak lehenengo etapako amaiera gogorrean, Igantziko IrriSarri Land parkean. Ravasik irabazi zuen etapa, eta maillot horia jantzi zuen. Bigarren etapan ere eutsi zion, Sergio Martinek Hondarribian irabazi zuen egunean.

Orioko etapak utzi zuen lider aldaketa bakarra. Orsinik hartu zuen Ravasiren maillota. Etapa ere Colpack-eko taldekide batek irabazi zuen, Oliviaro Troiak, hain zuzen ere. Laugarren eta azken etapan, italiarrek kontrolpean izan zuten etapa. Erasoak jasan zituzten, baina ez ziren batere larri ibili. Caja Rural taldeko Jon Irisarri gipuzkoarra izan zen azkarrena Colon ibilbideko helmugan. Euskaldun onenaren maillota ere eskuratu zuen Irisarrik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika