Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
03 Ots, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, C.D. Bidasoa, Ademar de Leon, Sacyr Liga Asobal, Balonmano, Eskubaloia
Bidasoak erakustaldia eman du eta Leongo Ademar 27-33 garaitu du. Hasieratik bukaerara arte Bidasoa neurketaren nagusi izan da.
Sacyr Asobal Ligaren itzulera jardunaldi zoragarria izan da Bidasoarentzat. Leongo Ademarren gainetik pasa da, joko bikaina egin dute Jacobo Cuetararen jokalariek eta azkenean, 27-33ko garaipena erdietsi dute. Balonmano Logroñok Sinifinen aurka galdutako neurketa baliatuta, sailkapeneko bigarren postuan indartu da talde irundarra.
2 urte zeramatzan Bidasoak Leongo kiroldegian garaipena lortzen, eta gaur hirugarrena erdietsi dute. Neurketa osoan markagailuan aurretik izan da Bidasoa; 2-4ko hasierako abantaila lortu du, baina Racotea bi minutu egotzi ostean, 6-7ko markagailura hurbildu da Leongo Ademar. Defentsan oso sendo aritu da Bidasoa, 6-0 eta 5-1eko defentsak trukatu ditu Cuetarak eta horrek 20.minutuan 11-15eko abantaila lortzera eraman dute. Kauldi Odriozolak 8 gol egin ditu lehen zatian (11 golekin orotara eguneko golegile nagusia izan da); hain zuzen ere, zumaiarrak azken segunduan egindako golak 16-20koa ezarri du atsedenaldira iristerako unean.
Aldageletatik bueltan Bidasoa neurketa asmoarekin atera da eta lehen bost minutuak nahikoa izan zaie 18-24ko markagailua erdiesteko. Leongo Ademarrek aldea 21-25era murriztu du, baina zailtasun handiak izan dituzte Odriozola, Azkue eta Aginagalde triangelua gelditzeko. Apurka apurka eta eraso zein defentsako joko ezin hobearekin, aldea aregotzen joan da Bidasoa 22-29ko abantaila nagusia lortu duten arte. Bigarren zatian Jose Manuel Sierrak atepean egindako lanak garrantzi handia izan du talde irundarrak 7 goleko errenta lortzeko; honek, lehen zatian Xoan Ledok egindako lanari segida eman dio.
Leongo Ademarrek ez du jakin Bidasoaren eraso sendoa erasotzen eta aukerarik gabe, minutuak aurrera egin ahala, neurketa amaierara heldu da. Bidasoak utzitako irudia zoragarria izatetik haratago eta Leongo Ademar irabaztea gutxi balitz, lehen itzulian Ademarrek lortutako ‘averagea’ ere gainditu du Bidasoak. Hitz batean, borobila, izan da Bidasoaren neurketa.
27 - Abanca Ademar León (16+11): Slavic, Lucin (3, 1 p.), Martínez-Camí (1), Donlin (1), Jaime Fernández, Pérez Arce (8, 2 p.), Semedo (3); Khalifa, Marchán (3), Feuchtmann (3, 1 p.), Suárez (5), Gostovic, Carrillo, Martínez, Piechowski eta Kisselev.
33 - Bidasoa Irun (20+13): Ledo, Crowley (1), Odriozola (11, 1 p.), Julen (4, 1 p.), Salinas (4), De la Salud (6), Azkue (6); Sierra, Cavero, Racotea (1), Zabala, Serrano, Tesoriere, Bonanno, Furundarena eta Gey-Emparan.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...