“IZAN ZIRENEI ESKER, GARENA GARA; IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO, IZANGO DIRA”
Futbola

“IZAN ZIRENEI ESKER, GARENA GARA; IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO, IZANGO DIRA”

Emery familiak Irungo Kasinoan agerraldia egin du eta Real Unionentzat prest duen proiektu berriaren zertzeladak azaldu ditu. Agerraldian, Igor Emeryk, Real Unioneko etorkizuneko lehendakariak; Jose Antonio Santanok, Irungo Alkateak; eta Josu Retak, abokatua eta Emery familiaren konfiantzazko kideak, parte hartu dute.

Sentimendua, bihotza, ilusioa, baina, batez ere, erantzukizuna da Emery familiak Real Unionen proiektu berriari eskaini nahi diona. Hitz gutxitan, proiektu berriaren xedea “Real Union historikoa finkatu eta sendotzea” da. Igor Emery izango da proiektu berri honen bozeramailea, baina Emery familia osoak du zeresana egitasmo berrian. Aipatutakoez gain, Unai Emeryk, Lander bere semeak, Ameliak (Koldo, Unai, Andonio eta Igorren ama), Roman Emeryk (Antonio Emeryren semea eta Juanen anaia) eta Javi del Pozo Emeryk ("Tanque" Emeryren biloba), zeharka, agerraldian parte hartu dute.

“Etorkizunean aurrera egiteko, iragana kontuan izan behar dugu”, hasi du agerraldia Igor Emeryk. “Izan zirenei esker, garena gara; izan zirelako gara eta garelako, izango dira” esaldiaren bidez helarazi nahi izan du egitasmo berriak zentzu familiarra izango duela. Emerytarrek izango dute erantzukizuna, baina 100 urte hauetan Real Union osatu duten familientzako aitortza da gaur aurkeztu dutena.

Laburki azalduta, Emery familiaren egitasmo honek lau ardatz izango ditu: lehena, kirol arloan “abiadura bikoitzeko lana”: Lehen taldea, gutxienez, 1.Federazio mailan mantentzea eta harrobiaren lanketa zehatza egitea. “Nahiz eta bi abiadura desberdinetan joan, bi taldeek izango dute lehentasuna”, adierazi du Igor Emeryk. Bigarren ardatza ilusioa sortzean datza: “Real Unionen sentimendua sortu nahi dugu, lo dauden zaleak iratzarri. Horretarako, ezinbestekoa izango da denboraldi berrian Stadium Galera zalegoa bueltatzea, badirudi, datorren denboralditik aurrera egingarria izango dela. Hirugarren ardatza, Behe Bidasoa Eskualdean talde irundarrak dituen harremanak handitu eta “mugaz gaindiko” ikuspegia zabaltzea izango du helburu, eta laugarren eta azken ardatzak, familia hitzarekin du zerikusi handia. "Honekin ez dut bakarrik hasiera batean aurkeztu ditudan nire senitartekoetaz ari, baizik eta gaur hemen kluba ordezkatzen ari direnei baizik; Real Unioneko langileak, guztiok osatzen dugu familia hau eta klubaren arrakastak gureak eta zaletu txuri-beltz guztienak izango dira", gehitu du Emery familiaren bozeramaleak.

Kapital-zabalkuntza.

Kapital-zabalkuntzari dagokionez, Josu Retak aurreratu du “1 eta 2 miloi artekoa” izango dela. “Txapelketa berriak exijitzen dituen neurriak bermatzeko eta diruzaintzaren itxulapikoa sendotzeko erabaliko dutela”, azaldu du Retak. Horrez gain, Datorren uztailaren 21an irtengo den zuzendaritza kontseiluak pasa den astean adierazitakoa baieztatu du Emery familiaren abokatuak: “kapital-zabalkuntzaren helburua proiektua indartzeko akzionista eta laguntzaile berriak lortzean datza; helburua lortuko ez bagenu, Emerytarrek behar den diru kopurua jarriko lukete”.

Diru kontuekin bukatzeko, Real Unionen aurrekontuak igoera izango duela iragarri du Retak: “oraindik kontuak ez daude guztiz zehaztuta, baina 2021-2022 denboraldirako, 1.6000.000 euroko aurrekontua izango dugula aurreikusten dugu”. Gehiago ere izan daiteke, telebistaren irudi-eskubideetatik jasoko duten dirua ez baitago zehaztuta, ezta ziurtatuta ere.

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika