Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
24 Aza, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Sporting Lisboa
Azken segunduan, Kauldi Odriozolaren zartako baten bidez, Bidasoak 32na berdindu zuen Lisboako Sportingen aurka eta jada, matematikoki, C multzoko liderrak dira
32 – Bidasoa Irun (16+16): Ledo, Orbović, Zabala (2), Kauldi (8), Esteban Salinas (1), Barthe (2), Tesoriere; Rangel, Cavero (3), Crowley (2), Serrano (1), De la Salud (5, 1 pen.), Renaud-David (2), Azkue (6, 2 pen.), Da Silva eta Seri.
32 – Sporting Clube de Portugal (16+16): Cudic, Vieira (1), Frankis (10), Bingo (1), Ghionea (4, 2 pen.), Vujin (4), Frade (4); Gaspar, Veitia (1), Araujo (4), Rocha (2), Carneiro (1), Tavares, Mladenovic eta Nikcevic.
Atzokoa sekualko berdinketa bat izan zen, 23 urte itxaron zuen Bidasoak Europan zehar lehiatzeko eta bueltako urtean, Lisboako Sportingen aurka C multzoko lidergoa matematikoki eskuratu zuen neurketa bat jokatzeke dutelarik. Velux EHF Champions Leagueko talde gogorrenetariko bat da Lisboako SPorting eta jokatutako bi neurketetan, bi berdinketa erdietsi du Jacobo Cuetararen taldeak.
Neurketari dagokionez, lisboatarrak hasi ziren markagailuan eta neurketan agintzen. Duten nagusitasuna erakutsi zuten, lehen minutuetan hiru goleko errenta eskuratuta (0-3), Bidasoa hutsartea eskatzera behartu zuten. Hurrengo hamar minutuetan, talde irundarrak Mikel Zabalaren lanaren bitartez neurketa berdintzea lortu zuten (3-3, 13.minutuan). Horiek izan ziren Bidasoaren minuturik gozoenak lehen zatian eta erlaxatu ezean, lau goleko errenta ere lortu zuten 22.minutuan (14-10). Kolpekako neurketa izan zen, izan ere, lau goleko errenta hori ezer ezean geratu zen Lisboako Sportingen erreakzioarekin, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak (16-16).
Bigarren zatia lehen zatiaren antzeko hasiera izan zuen, bost minututan Lisboako Sportingek hiru goleko errenta lortu zuten (35.minutuan, 17-20), baina lan handia eginez, neurketa berdintzea eta bigarren zati osoan zehar Lisboako Sporting geldiaraztea erdietsi zuten. Partidua bukatzeko hiru minuturen faltan, Jon Azkuek neurketako azken aurreko berdinketaren gola eskuratu zuen (56.minutuan, 29-29), Lisboako Sportingek Rangelen atearen aurrean asmatu zuen une kritiko horietan eta azken minutuan bi goleko abantailarekin iritsi ziren (59.minutuan, 30-32). Baina eskubaloiko neurketak 60 minutu irauten dituzte, 40 segundu aurretik zituztelarik, Paco Barthek gola sartu zuen, Rangelek lisboatarren erasoko baloia gelditu zuen eta Kauldi Odriozolak ezkerkada bortitz batekin berdinketa ezarri zuen markagailuan eta Artaleku eztandarazi zuen.
Esan bezala, puntu bat eta C multzoko lidertza matematikoa eskuratu zuen atzo Bidasoak, egiten ari diren denboraldiaren merezitako saria. Lehen fase hau bukatzeko neurketa bat aurretik badute ere, jada jakitun dira Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean izango duten arerioaren izena, Poloniako Wisla Plock. Baina hori beranduago izango da, asteazkenean, Asobal Ligara bueltatuko dira eta neurketa garrantzitsu bat jokatuko dute, Balonmano Logroño La Riojaren aurka lehiatuko dira etxetik kanpo.
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...
Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan
Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...