IZUGARRIZKO BERDINKETA ETA LIDERTZA MATEMATIKOA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

IZUGARRIZKO BERDINKETA ETA LIDERTZA MATEMATIKOA BIDASOARENTZAT

Azken segunduan, Kauldi Odriozolaren zartako baten bidez, Bidasoak 32na berdindu zuen Lisboako Sportingen aurka eta jada, matematikoki, C multzoko liderrak dira

32 – Bidasoa Irun (16+16): Ledo, Orbović, Zabala (2), Kauldi (8), Esteban Salinas (1), Barthe (2), Tesoriere; Rangel, Cavero (3), Crowley (2), Serrano (1), De la Salud (5, 1 pen.), Renaud-David (2), Azkue (6, 2 pen.), Da Silva eta Seri.

32 – Sporting Clube de Portugal (16+16): Cudic, Vieira (1), Frankis (10), Bingo (1), Ghionea (4, 2 pen.), Vujin (4), Frade (4); Gaspar, Veitia (1), Araujo (4), Rocha (2), Carneiro (1), Tavares, Mladenovic eta Nikcevic. 

Atzokoa sekualko berdinketa bat izan zen, 23 urte itxaron zuen Bidasoak Europan zehar lehiatzeko eta bueltako urtean, Lisboako Sportingen aurka C multzoko lidergoa matematikoki eskuratu zuen neurketa bat jokatzeke dutelarik. Velux EHF Champions Leagueko talde gogorrenetariko bat da Lisboako SPorting eta jokatutako bi neurketetan, bi berdinketa erdietsi du Jacobo Cuetararen taldeak.

Neurketari dagokionez, lisboatarrak hasi ziren markagailuan eta neurketan agintzen. Duten nagusitasuna erakutsi zuten, lehen minutuetan hiru goleko errenta eskuratuta (0-3), Bidasoa hutsartea eskatzera behartu zuten. Hurrengo hamar minutuetan, talde irundarrak Mikel Zabalaren lanaren bitartez neurketa berdintzea lortu zuten (3-3, 13.minutuan). Horiek izan ziren Bidasoaren minuturik gozoenak lehen zatian eta erlaxatu ezean, lau goleko errenta ere lortu zuten 22.minutuan (14-10). Kolpekako neurketa izan zen, izan ere, lau goleko errenta hori ezer ezean geratu zen Lisboako Sportingen erreakzioarekin, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak (16-16).

Bigarren zatia lehen zatiaren antzeko hasiera izan zuen, bost minututan Lisboako Sportingek hiru goleko errenta lortu zuten (35.minutuan, 17-20), baina lan handia eginez, neurketa berdintzea eta bigarren zati osoan zehar Lisboako Sporting geldiaraztea erdietsi zuten. Partidua bukatzeko hiru minuturen faltan, Jon Azkuek neurketako azken aurreko berdinketaren gola eskuratu zuen (56.minutuan, 29-29), Lisboako Sportingek Rangelen atearen aurrean asmatu zuen une kritiko horietan eta azken minutuan bi goleko abantailarekin iritsi ziren (59.minutuan, 30-32). Baina eskubaloiko neurketak 60 minutu irauten dituzte, 40 segundu aurretik zituztelarik, Paco Barthek gola sartu zuen, Rangelek lisboatarren erasoko baloia gelditu zuen eta Kauldi Odriozolak ezkerkada bortitz batekin berdinketa ezarri zuen markagailuan eta Artaleku eztandarazi zuen.

Esan bezala, puntu bat eta C multzoko lidertza matematikoa eskuratu zuen atzo Bidasoak, egiten ari diren denboraldiaren merezitako saria. Lehen fase hau bukatzeko neurketa bat aurretik badute ere, jada jakitun dira Velux EHF Champions Leagueko bigarren fasean izango duten arerioaren izena, Poloniako Wisla Plock. Baina hori beranduago izango da, asteazkenean, Asobal Ligara bueltatuko dira eta neurketa garrantzitsu bat jokatuko dute, Balonmano Logroño La Riojaren aurka lehiatuko dira etxetik kanpo.     

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika