Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
16 Aza, 2023
Bidasoak bihar (azaroaren 17an) jasoko du Ademar Leon taldea Artalekun
Bidasoak garaipenak batzen segitu nahi du eta horretarako hurrengo hitzordua bihar bertan izanen du. Ortziralarekin, azaroaren 17an, Artalekun jasoko du Ademar Leon taldea, azken aldiz gora egiten ari dena hain zuzen. 20:00etan izanen da partidua.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak argi du biharko neurketa bertze “klasiko” bat izanen dela. Bi taldeek elkarren kontra jokatzen dutenean, partidu lehiatuak izaten dituzte, entretenigarriak, eta hau ere horrela izanen dela aurreikusten dute bidasotarrek. Horrez gain, “Granollersekin batera, sasoi onenean dagoen taldea da momentu honetan”, prestatzailearen hitzetan, eta bihar kantxan “Ademarren bertsiorik onena” ikusi ahal izanen dela.
Ademar “gorakadan” dagoela ere onartu du Cuetarak. Aurkari zuzena da beti, eta denboraldi honetan ere izaten ari dela ikusten da. Jokoari dagokionez, “talde borrokalaria” dela erran du entrenatzaileak, “oso lehiakorra eta indibidualki joko ona izaten duena”. Erasoan dagoenean “zaila” da bere kontra egitea azaldu duenez.
Bidasoak gainera, zalantza aunitz ditu deialdian. Rodrigo Salinasek ez du biharko neurketan parte hartuko, baina badira bertze bortz zalantzak dituztenak oraindik: Matheus da Silva, Eneko Furundarena, Iñaki Cavero, Marko Jevtic eta Dariel Garcia. Gaurko arratsaldeko entrenamenduan ikusiko dute nola osatu deialdia.
(Argazkia: Arrate Morales)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...