JACOBO CUETARA: “ARTALEKU LEHERTZEKO EGUNA IZANEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ARTALEKU LEHERTZEKO EGUNA IZANEN DA”

Bidasoak Granollers jasoko du bihar, azaroaren 9an, Artalekun eta etxekoen entrenatzailearentzat ASOBAL Ligako partidurik onena izanen da

Bidasoa Irun ikuskizun ederrarekin itzuliko da bihar, azaroaren 9an, lehiaketara. Artalekun ariko da, zaleen aitzinean, eta Granollers bidasotarren aurkari zuzena jasoko du 20:00etan. Jacobo Cuetararentzat Plenitude ASOBAL Ligako partidurik onena da, bi taldeek euren artean duten berdintasunagatik, eta beraz, ikuskizun izugarria izanen dela ere argi du.

Txapelketa Panamerikanoak eragin duen atsedenaldiaren ondotik, Plenitude ASOBAL Liga bueltan da Artalekun, Jacobo Cuetara entrenatzaileak adierazi bezala, “ikuskizun izugarriarekin”. Bidasoak Granollers jasoko du bihar, “denboraldiko lehen itzuliko aurkari zuzena” dena. Bi talde hauek, azken urteetan, sailkapeneko lehen postuengatik borrokan egon dira eta berdintasuna da nagusi euren artean. Horregatik beragatik, “lehiaketa modu ezin hobean” hasiko da berriz ere Irunen, entrenatzaileak azpimarratu duenez.

Bidasoa jardunaldirik galdu gabe ailegatuko da biharko neurketara eta sasoi onean daudela erakutsi dute. Hala ere, Cuetarak onartu du aurkaria maila handikoa dela eta beraiek ere lan ona egin dutela orain arte: “Artalekura datorren aurkaria maila handikoa da, baina beraiek gauza bera pentsatuko dute gutaz. Gu baino bi puntu guttiago dituzte, baina neurketa bat gehiago jokatu dute. Oso ondo hasi dute denboraldia eta bataz bertzeko honekin segituz gero, pasa den urteko puntu kopuru bera izanen dute denboraldi bukaeran”.

Horrez gain, Granollersek ez ditu nazioarteko hainbertze jokalari eta beraz, biharko partidua prestatzeko astia izan dute. Bidasoak aldiz, saio bakarra izanen du jokalari guztiekin hitzordu honen aitzinean. Gainera, etxekoek hiru baja izanen dituzte biharko: Rodrigo Salinas, orkatilan lesio bat duena; Matheus da Silva, sorbaldan lesio batekin; eta Eneko Furundarena, behatz bat mindua duena. Abantaila hori izanen dute kataluniarrek, baina edonola ere, “emaitzak ez ditu orain arteko garaipenak estaliko”.

Aurkariari aitzin egiteko gakoaren inguruan, “gure mailarik onena ematen saiatzea” izanen dela, argitu du Cuetarak: “Zaila da Granollersi partzialak egitea, eta garesti ordaintzen dira egiten diren akatsak. Azken astean bananduak egon garela eta baja garrantzitsuak ditugula kontuan hartuta, ahalik eta maila onena ematea izanen da gure helburua. Horrez gain, Artaleku ere inportantea izanen da. Artaleku lehertu behar dugu, leporaino bete eta taldea babestu. Lehen itzuliko partidua izanen baita hau”.

Biharko partidua berezia izanen da beraz, bai taldeentzat baita zaleentzat ere. Ikuskizun izugarria izateaz gain, euren artean “miresmena” nagusi dela aitortu du Jacobo Cuetarak eta “batak bertzea goraipatzen duela beti”. Horrela, puntuak etxean geratzea nahi dute bidasotarrek eta horregatik borrokatu dute Granollersen aitzinean. 

(Argazkia: Arrate Morales)

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika