Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
22 Ira, 2022
Bidasoak Valladolid jasoko du ortzirale honetan Artalekun
Bidasoak denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko du bihar, irailak 23, Artalekun. Oraingo honetan, Valladolid taldea jasotzea egokituko zaio talde irundarrari eta horretarako “astean zehar lan ona” egin dutela adierazi du Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Neurketa 20:00etan ospatuko da.
Bidasoa eta Valladolid aurkari ezagunak dira dagoeneko, izan ere, azken hilabeteetan aurrez aurre egotea egokitu zaie askotan. Jacobo Cuetarak jakinarazi duenez, “Valladolidek plantillaren zati bat aldatu du aurten eta aurkari zail bat izan daiteke. Bi neurketa irabazi ditu, guk bezala”. Aurkariak, batez ere, “fisikoan inbertitu du eta defentsaren sendotasunean”, prestatzaileak aipatu duen moduan.
Hala ere, talde irundarra lanean ongi ari dela ere azpimarratu du asturiarrak: “Astean zehar lan ona egin dugu eta gainera, Asier Nieto eta Julen Aginagalde berreskuratu ditugu”. Bi jokalari hauek kantxan egoteak ziurtasuna emanen dio taldeari, izan ere, “nahiz eta Torrelavegan ongi aritu ginen, lehen taldeko jokalariak edukitzeak txandakatzea bermatzen du eta horrek intentsitatea ematen digu jokoan”, onartu du Cuetarak.
Victor Rodriguezek eta Dariel Garciak oraindik ez dute jokatuko, baina beste guztiak prest egonen dira bihar Valladoliden aurka, eta zaleen aurrean, kantxara ateratzeko.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...