JACOBO CUETARA: “ATZEAN SENDO EGOTEA IZANEN DA GAKOA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ATZEAN SENDO EGOTEA IZANEN DA GAKOA”

Bidasoak Torrelavegaren aurka jokatuko du bihar, arratsaldeko 19:00etan

Bidasoak bihar, irailak 16, denboraldiko hirugarren jardunaldiari ekingo dio eta oraingo honetan, Torrelavegaren kontra jokatu beharko du aurkariaren kantxan. Neurketa arratsaldeko 19:00etan izanen da.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak taldea biharko partidua jokatzeko “gogoz” dagoela aipatu du. Nahiz eta badakiten zaila izanen dela, “lanean ongi” ari direla azpimarratu du eta “moral handiz” daudela jokalariak aurreko asteko garaipenaren ondotik. Hala ere, Bidasoa baldintzatuta egonen da asteburu honetan, izan ere, hainbat taldekide minduta daude eta gelditzera behartuak izan dira. Honek “zailtasuna gehituko dio neurketari”, onartu du Cuetarak.

Biharko jardunaldian, datozen asteetan etorriko diren beste partiduetan bezala, garrantzitsuena “borrokan jarraitzea” izanen da, entrenatzailearen hitzetan, baita “puntuak gehitzen” jarraitzea ere. Lehen neurketak beti zailak direla jakinarazi du Cuetarak eta beraz, taldeak denbora beharko duela kokatzeko: “Lehen partidetan zaila da mailarik onena ematea. Garrantzitsuena puntuak batzea da eta, hilabeteak joan ahala, mailan, jokoan, puntuetan eta sailkapenean kokatzen joanen gara. Denbora behar dugu. Garrantzitsuena aurrera jarraitzea da, bilakaera edukitzea, hobetzea eta aurkarien aurrean atzean ez gelditzea”.

Torrelavegaren aurkako norgehiagokaren inguruan, gakoa “ongi defendatzea” izanen dela argitu du prestatzaileak: “Pazientzia eduki behar dugu erasoan eta beraien kontraerasoa sahiestu behar dugu. Atzean sendo ibili behar gara eta horretarako, ezin gara arinegi ibili”.

Bidasoak beraz, bihar jokatuko du ASOBAL Ligako hirugarren jardunaldia. Torrelavega izanen da bere aurkaria eta neurketa Vicente Trueba kiroldegian ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan. 

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika