34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
11 Abe, 2023
Bidasoa Irunek Cuenca jasoko du bihar (abenduaren 12an) Artalekun Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bertze erronka garrantzitsu bat izanen du bihar (abenduaren 12an), 20:00etan, etxean. Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra, eta oraindik ere puntu gehiago batu nahi ditu talde irundarrak sailkapenean, marka historiko hori hausten segitzeko.
Cuenca “Europako lehiaketako taldea” dela aipatu du Jacobo Cuetara entrenatzaileak prentsaren aitzinean, biharko partiduaren atarikoan. “Liga oso berdinduta dago eta denboraldiko zati honetan dena alda daiteke”, gaineratu du. Aurkariak, Europako txapelketa eta Panamerikanoak direla eta, baja aunitz izan dituen taldea da, baina hala ere kantxan ikusiko den gogortasuna ere aintzat hartu du prestatzaileak.
Bidasoak “azken ahalegina egin behar” duela ere azpimarratu du Cuetarak, lehen itzuliaren bukaeran “hain zailak diren 27 puntu horiek lotzeko”. Edonola ere, “gehiago ezin dela eskatu” onartu du entrenatzaileak, eta “sentsazioak onak direla”. Hau aprobetxatuta, Cuetarak zaleei deia egin die bihar Artalekura joateko: “Azken jardunaldi honetan denok elkarrekin bultzatu behar dugu”.
(Argazkia: Arrate Morales)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...