Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
23 Ots, 2024
Bidasoak Logroño jasoko du igande honetan, otsailaren 25ean, Artalekun 20:00etan
Bidasoak neurketa garrantzitsua izanen du asteburu honetan etxean, izan ere, Logroño jasoko du Artalekun, sailkapeneko laugarren postuan dagoen taldea. Igandean jokatuko da partidua, otsailaren 25ean, 20:00etan, eta aipatu bezala, Ligako txapeldunorde izateko lehian garrantzitsua izanen da Bidasoarentzat jardunaldi honetan puntuak ateratzea.
Jacobo Cuetarak gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi duen moduan, Bidasoa “gogoz” dago igandeko partidua jokatzeko. Azken aldian, “emaitza onak” badu ditu talde horiak, nahiz eta entrenatzailearen hitzetan, ez duten “jokorik onena” kantxaratu. Lehen itzuliko Bidasoatik pixka bat urrundu direla erran du eta berriz ere bide hori hartu beharrean daudela. Hala ere, sailkapenean ongi kokatuta daude bidasotarrak eta alde horretatik, “ilusioz” daude asteburu honetako neurketari aitzin egiteko. Cuetarak azpimarratu duenez, “ASOBAL Ligako azken denboraldietako norgehiagokarik onenetarikoa” da Bidasoa eta Logroñoren artekoa.
Errioxarren inguruan, “ongi jokatzen” ari direla onartu du prestatzaileak eta igandean bere bertsiorik onena erakutsiz gero, “garaipena eskura dezakeela”. Espainiako Kopako neurketa dute buruan irundarrek eta hori kontuan hartuta, “partidu parekatua” izanen dela argi dute. Horrela, Bidasoak irabazi nahi badu “eskubaloi ona” egin behar duela jakinarazi du Cuetarak. Batez ere, “defentsan sendo ibiltzea eta erasoan akatsik ez egitea” izanen dira bi puntuak etxean gelditzeko gakoak.
Artalekun jokatzea Bidasoaren aldekoa izanen da, beti ere zaleen babesa jasoko dutelako eta beraiek ere taldea bultzatuko dutelako, entrenatzaileak berak aipatu duenez. Horrela, bi puntuak irabaziz gero, Jacobo Cuetarak baieztatu du “jauzi ikaragarria” izan daitekeela txapeldunorde izateko helburuan.
(Argazkia: Jose Luis Recio)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...