JACOBO CUETARA: “DENBORALDI HONETAKO PARTIDURIK HANDIENETAKO BAT IZANEN DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “DENBORALDI HONETAKO PARTIDURIK HANDIENETAKO BAT IZANEN DUGU”

Bidasoak Granollers bisitatuko du asteburu honetan, momentu honetan bere aurkari nagusia dena

Bidasoak Anaitasuna nagusitasunez garaitu ondotik, Granollersen kontrako partiduari egin beharko dio aitzin. Igandean ospatuko da neurketa hau, apirilaren 7an, 13:00etan. Denboraldiko lehen itzulian norgehiagoka bakarrean galdu zituen puntu guztiak Irungo taldeak eta hori Granollersen kontrakoan izan zen. Hortik ikasi, akatsak zuzendu eta garaipena eskuratzeko helburu garbia du orain Jacobo Cuetararen taldeak.

“Denboraldi honetako partidurik handienetako bat izanen dugu”, adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak. Bidasoak Granollers bisitatuko du igande honetan, bi aurkari zuzenen arteko neurketa ikusgarria hain zuzen. “Zaila eta berdindua” izanen dela ere aitzindu du prestatzaileak eta “detaile ttikietan” erabakiko dena zeinen alde gelditzen den markagailua.

Granollers “bigarren itzuliko talde onenetarikoa” izaten ari dela ere jakinarazi du Cuetarak: “Bigarren itzulian bere aldeko egutegia zuela bagenekien, eta sailkapenean guregana hurbilduko zela. Garrantzitsua zen partidu honetara errentarekin ailegatzea eta lortu dugu. Orain partidua irabazten saiatu behar gara”.

Kataluniarrak eskubaloian “ongi” aritzen direla ere onartu du entrenatzaileak, eta beti sailkapeneko goiko aldean egon dena. “Azken urteetan gure aurkaririk zailena izan da”, gaineratu du Cuetarak. Hauen kontrako partiduan garaipena eskuratzeko, aitzinetik elkarren kontra jokatutako partiduak gakoa izanen direla erran du asturiarrak.

Hain zuzen ere, lehen itzulian Artalekun jokatutako azken partiduan Bidasoak galdu egin zuen Granollersen kontra. Jacobo Cuetarak adierazi duenez, neurketa hori garrantzitsua izan daiteke “akatsak zuzentzeko eta bertan eman ziren detaile ttikiak kontuan hartzeko”.

Bi taldeak sailkapeneko bigarren postua dute begiz jota, Bidasoak bertan egonkortzeko eta Granollersek hura lortzeko. Horrez gain, Europako Txapelketa jokatzeko txartelak ere jokoan izanen dira igandeko partiduan. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika