Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
13 Ots, 2023
Bidasoak Füchse Berlin taldea jasoko du bihar 20:45ean Artalekun
Bidasoak bi porrot jarraian jaso ditu azken neurketetan. Etxetik kanpo izan dira biak eta “bukle batean sartuta” ikusten dute euren burua. Hala ere, datorren hitzordua Artalekun izanen dute bihar (otsailak 14), 20:45ean. EHFko Multzo Faseko bertze jardunaldi bat jokatuko dute bertan, Füchse Berlin taldearen kontra. Zaleen babesarekin disfrutatzera aterako dira Jacobo Cuetararen mutilak, ahalik eta mailarik onena ematera.
“Munduko talde onenetako bat etorriko da bihar Artalekura”. Hori izan da Jacobo Cuetararen aurreikuspena biharko partidurako. Füchse Berlin talde indartsua etorriko da Irunera eta beraz, neurketa gogor bat dute bidasotarrek aitzinetik. Zaila izanen da garaipena lortzea, baina entrenatzaileak jarrera positiboa erakutsi du norgehiagoka honen aurrean: “Neurketa honi harrotasunez aurre egin behar diogu, harro egon behar baikara horrelako talde bat gurera etortzen delako. Gu disfrutatzera aterako gara kantxara eta zaleek ere disfrutatzea nahi dugu”.
Talde irundarra ez dago momentu onenean. Etxean maila eman du denboraldi guztian zehar, baina kanpoko partiduetan jokoa zaildu egiten zaio. Prestatzaileak “sentsazioak onak badira ere, emaitzak behar” dituztela onartu du. Gaineratu duenez, “bukle batean sartuta gaude eta hortik ateratzeko, etxetik kanpo garaipenak behar ditugu”. Azken porrota “kolpe latza” izan dela ere argitu du Cuetarak. Izan ere, ongi hasia zuten denboraldiko bigarren itzulia eta zailtasunak atzean utziak zituztela uste zuten. Ez da horrela izan, baina oraindik ere “denboraldi luzea” dute aitzinetik bidasotarrek eta “sinisten” jarraitu behar dutela azpimarratu du entrenatzaileak.
Biharko neurketa baliatuko dute horretarako, bertzeak bertze. Partidu zaila izanen bada ere, goi-mailako eskubaloiaz disfrutatzeko aukera izanen dute, bai jokalariek baita zaleek ere.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...