Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
01 Abe, 2023
Bidasoa Irunek Bada Huesca taldea jasoko du bihar, abenduaren 2an, Artalekun 21:00etan
Bidasoak bertze garaipen baten ondotik, etxera bueltatuko da bertan Bada Huesca taldea jasotzeko. Bihar, abenduaren 2an, jokatuko da bi talde hauen arteko partidua, 21:00etan, eta Jacobo Cuetarak erran duen moduan, bertze aukera berri bat izanen da taldeak aitzinera egin dezan.
Pasa den igandeko jardunaldiaren ondotik, astean zehar ongi entrenatu dutela jakinarazi du Jacobo Cuetarak. Cangas garaituta, taldea “behetik gora” egiten ari dela dio eta “kontent” dagoela honekin guztiarekin. Azken asteotan baja garrantzitsuak izan ditu Bidasoak eta hala ere, gai izan da puntuak binaka batzen segitzeko. “Hobetzen ari gara, errendimenduan ere, eta jokalari batzuk hazten ari dira”, adierazi du Cuetarak.
Urtea bukatu baino lehen, hiru partidu jokatuko dituzte ASOBAL Ligan, eta horietatik bi etxean jokatuko ditu talde horiak. “Estutzeko momentua” dela azpimarratu du entrenatzaileak, bai taldearen aldetik, baita zaleen aldetik ere. “Aukera handi bat dugu biharko neurketatik hasita eta zaleen bultzada behar dugu hau aitzinera ateratzeko”, gaineratu du.
Bada Huescak “beti lehiatzen ari den taldea da”, erran du Cuetarak, eta Ligako “hirugarren defentsarik onena du”. Lehiakorra den taldea dela ere adierazi du, eta ongi jokatu behar dela beraien aitzinean puntuak batzeko. Hala ere, Bidasoa etxean indartsua dela ere onartu zu prestatzaileak, batez ere zaleen bultzadarekin: “Partidu guztiak zailak dira, eta denak gogorrak izaten ahal dira. Denon bultzada behar dugu aitzinera egiteko, aukera handi bat dugulako gure aurrean”.
(Argazkia: Rober Pastoriza)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...