JACOBO CUETARA: “GAKOA EUREN ERASOAREN ETA GURE DEFENTSAREN ARTEKO BORROKAN EGONEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GAKOA EUREN ERASOAREN ETA GURE DEFENTSAREN ARTEKO BORROKAN EGONEN DA”

Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia

Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan, bertako BM Logroño La Rioja taldearen kontra lehiatzeko. Partidu zaila izanen da, errioxarrak irundarren aurkari zuzena delako bertze urte batez. Hala ere, inertzia ona dute Jacobo Cuetararen mutilek eta hori garrantzitsua izanen da denboraldiko laugarren jardunaldiari aitzin egiteko.

“Kantxa zailenetariko bat” dela erran du Jacobo Cuetara entrenatzaileak, larunbateko (irailaren 30) Logroñoren kontrako partiduaren atarikoan. Gainera, “aurkari zailenetariko bat” dela ere aitortu du asturiarrak, bertze urte batez errioxarrak bidasotarren aurkari zuzena izanen delako Europako plaza horien lehian. Partidua horrela aurkeztuta, Palacio de los Deportes La Rioja kantxan ikuskizuna bermatua egonen dela argi dago.

Bidasoarentzat neurketa hau zaila izanen da, baina Logroñorentzat ere ez da erraza izanen. ASOBAL Liga hagitz berdinduta dago eta hori jardunaldi guztietan somatzen da. Cuetarak “partiduz partidu” joan behar dutela adierazi du. Hala ere, inertzia ona du talde irundarrak eta hori baliagarria izan daiteke larunbaterako: “Joerak ez du aunitz inporta, baina gureak garrantzi gehiago izanen du”.

Talde irundarra lehiakorra izaten ari da eta hori “positiboa” dela azpimarratu du prestatzaileak: “Taldea positibo izaten ari da zailtasunen aitzinean. Hagitz elkartua dago eta ideiak ere gabi ditu. Hala ere, hobetzeko aldea dugu oraindik, denek bezala. Talde guztiak hobetzen joanen dira eta denbora guttian gainera. Hori izanen da gakoetako bat, azkar hobetzen joatea”.

Logroño garaitzeko bertze gakoetako bat “euren erasoaren eta gure defentsaren arteko borrokan” irabaztea izanen da Bidasoarentzat. Izan ere, errioxarrek “talde ona” egin dutela jakinarazi du Cuetarak, “aurreko denboraldietako oinarrizko jokalariekin eta fitxaketa onekin”.

Jacobo Cuetarak talde ia osoarekin joanen da Logroñora, nahiz eta Pedro Pacheco Irunen utzi beharko duen. Brasildarrak abduktorean haustura ttiki bat du eta aste batzuz geldirik egon beharko baitu. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika