Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
07 Mar, 2024
Bidasoa Irunek TM Benidorm taldea jasoko du Artalekun, larunbat honetan (martxoaren 9an), 19:00etan
Bidasoa Irunek TM Benidorm jasoko du larunbat honetan, martxoaren 9an, Artalekun. Pasa den asteburuko porrotaren ondotik, puntuak batu nahi ditu talde irundarrak, eta horretarako, jokoaren maila ona izan behar duela argi du Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Hala ere, porrotak ez ditu euren animoak jeitsi eta konfiantzarekin daude horiak, bigarren zatiaren hasierako talderik onenetarikoa delako.
Plenitude ASOBAL Ligako neurketa guztiak bezala, zaila izan zen pasa den ortziralekoa, Bidasoak Puente Genilen kontra jokatutakoa, are gehiago etxetik kanpo izan zelako. “Ez genuen lan ona egin eta detaile ttikiengatik ez genuen irabazi”, aipatu du Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Hala ere, taldeak oraindik konfidantza du heldu den martxoaren 9an Benidormi aitzin egiteko: “Porrotak ailegatzen dira azkenean, baina honekin ezin ditugu intseguritateak sortu. Hurrengo neurketari aurre egin behar diogula pentsatu behar dugu. Bigarren itzuliko hasiera ona izan da. Dagoeneko Barçaren kontra jokatu dugula kontuan hartuta, talde onenetakoa gara. Ea larunbatean honi segida ematen diogun eta atsedenaldiaren aitzinetik modu onean bukatzen dugun”.
Benidormen kontrako partiduak ere ohiko zailtasuna izanen duela jakinarazi du Cuetarak, batez ere beraiek indibidualki duten gaitasunagatik: “ASOBAL Ligan gol guttien jaso dituen laugarren taldea da. Indibidualki onak dira eta arriskua sortzen duten jokalariak ditu”. Honen aitzinean, Bidasoa “kontzentratuta” egon behar dela dio prestatzaileak, baita “maila ona eman ere, Benidormen egin genuen moduan”. Horrez gain, “golak sartzeko aukerak probestu behar” dituztela adierazi du asturiarrak, aurkariarekin abantaila lortzeko.
(Argazkia: Edwin Van't Hek)
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...