34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
07 Abe, 2023
Bidasoa Irunek Puerto Sagunto taldea bisitatuko du larunbatean (abenduaren 9an) 18:00etan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako hamalaugarren jardunaldia jokatuko du Puerto Saguntoren kontra, etxetik kanpo. Larunbatean jokatuko dute partidua, abenduaren 9an, 18:00etan. Taldea “zentratuta eta motibatuta” ikusten du Jacobo Cuetara entrenatzaileak eta aukera ona ikusten du klubak puntuetan bere marka historikoa lortzeko.
Jacobo Cuetara entrenatzaileak “gogoz” dagoela erran du larunabteko neurketaren aitzinean. “Aukera handia dugu gauza aunitz lortzeko, klubak duen marka historikoa gainditzeko puntuak batuta, eta lehen itzulia sentsazio onekin bukatzeko”, gaineratu du. Horretarako, jokalariak “zentratuta eta motibatuta” ikusten ditu prestatzaileak.
Puerto Saguntoren kontra jokatuko du larunbatean Bidasoak eta deus ere galtzeko ez duen talde baten konta bere etxean jokatzea zaila izan daitekeela aipatu du Cuetarak: “Azken postuetatik ateratzeko borrokan dauden taldeak goiko postuetan daudenen kontra jokatzen dutenean hazten dira eta bere bertsiorik onena erakusten dute”.
Horren aitzinean, Bidasoak “eskenatokirik zailena” imajinatu behar duela aipatu du entrenatzaileak. Egun bat lehenago bidaiatuko du taldeak Puerto Saguntora eta bertan, entrenamendu saio bat eginen dute. “Kantxara egokitzeko” balio izanen die, kantxa guztiak baitira desberdinak eta entrenamendu horrek kokatzeko balio die jokalariei.
(Argazkia: Arrate Morales)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...