Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
27 Mar, 2023
Bidasoak Sporting Clube de Portugal taldearen kontra jokatuko du itzulerako neurketa
Jacobo Cuetararen mutilek bihar (martxoaren 28an) Sporting Clube de Portugal taldea izanen dute berriz ere aitzinean. European Leagueko Last 16 faseko itzulerako neurketa jokatuko dute bi talde hauek elkarren kontra. Hitzordua 19:45ean izanen dute (Lisboa), 20:45ean Euskal Herriko ordutegian.
Asteburuko garaipenaren ondotik, biharko “gogoz” dago taldea, Jacobo Cuetararen hitzetan: “Azken asteetan sentsazio onak ditugu eta kontent gaude. Garaipen garrantzitsua lortu dugu Guadalajararen kontra, eta gogoz gaude orain kanporaketa hau gainditzeko. Ongi prestatuak gaude eta ilusioz”.
Hiru goleko abantailarekin hasiko dute irundarrek portugaldarren kontrako partidua. Entrenatzaileak erran duenez, kanporaketa euren alde jartzeko, “partzial txiki” baten beharra izanen dute soilik. Hala ere, ez da hain erraza izanen hau lortzea. Aurkaria, pasa den astean ikusi zenez, gogorra da eta bere lana egitera aterako da kantxara. Honez gain, “asteburuko neurketan jokalariak txandatu dituztela” ere aipatu du Cuetarak. Bidasoak ezin izan du hau egin, irundarrentzat ASOBAL Liga baita garrantzitsuena.
Hala ere, taldea “fisikoki ongi” dagoela errepikatu du Bidaso taldeko prestatzaileak. Hiru goleko abantaila hori mantentzeko prest dago taldea eta horretarako, argi dute egin behar duten lana ere: “Lehiakorrak izan behar gara. Hiru gol horiek partzial txiki batekin irabaztea ahalbidetuko digute”.
Mitic-en gabe, baina Tao gaztearekin (Mujikaren ordez) eginen dio Bidasoak aurre Sporting Clube de Portugal taldeari. Kanporaketa gainditzeko asmoz eta ilusioz aterako dira irundarrak kantxara, baita azken boladako garaipeneri segida ematera ere.
(Argazkia: Edu Agreda)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...