Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
12 Mai, 2023
Bidasoa Irunek denboraldiko azken txapari emanen dio hasiera igande honetan Granollersen kontra
Bidasoa Irunek igande honetan, maiatzaren 14ean, Granollers bisitatuko du denboraldiko azken txanpari hasiera emateko. Zaila izanen bada ere, talde momentu onean iristen dela iritzi dio Jacobo Cuetara entrenatzaileak eta, aspaldiko dinamikari jarraituz, ahalik eta puntu gehien batzera aterako direla kantxara.
Granollers taldea izanen du aurkari igande honetan (17:00) Bidasoak. Denboraldia bukatzeko lau jardunaldi soilik gelditzen zaizkio Irungo taldeari eta horietako bat kataluniarren kontrakoa izanen da. Jacobo Cuetararen mutilen helburu nagusia aurkari zuzenak bere postutik kentzea izanen da. Entrenatzaileak aipatu duenez, “aspalditik dakigu plaza gehigarririk ez dugula edukiko eta beraz, orain dela hilabete aunitz, ahalik eta puntu gehien batzean jarri genuen fokua”.
Hain zuzen ere, garaipena eskuratzea eta bi puntu gehiago batzea izanen da igandeko Bidasoaren erronka. “Enfrentamentu zuzen” bat izanen da kataluniarren kontrako neurketa eta hortan “buru-belarri zentratuta” daude irundarrak. “Partidu zaila” izanen dela ere badakite, Cuetararen hitzetan “Espainiako Ligako talderik onena da, Barçaren ondotik”. Joaneko neurketan “parekatuak” egon zirela ere adierazi du. Orduan, Granollersek eraman zuen garaipena eta oraingoan, “alderantziz izatea espero” dute.
Bigarren itzuli honetan, lehendabizikoan baino gehiago kostatzen ari zaiela ere jakinarazi du prestatzaileak eta beraz, Bidasoa “bere lana egitera eta lehiakorrak izatera” joanen da Granollersen kantxara. Irundarren inguruan, “momentu onean iristen” direla erran du Cuetarak eta horren harira, “beraiek ere zaila” izanen dutela.
“Gauza txiki askok erabakiko dute zeinen alde erortzen den emaitza”, azpimarratu du asturiarrak. “Hobeki defendatzen eta kontraerasoak egiten jakiten duen taldeak irabaziko du”, gaineratu du. Bi puntuen bila eta sailkapenean gora egiteko asmoarekin kantxaratuko da beraz Bidasoa, igande honetan 17:00etan Granollersen.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...