Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
19 Api, 2024
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan. Aurkaria bigarren itzuliko talde onenetarikoa da, batez ere etxean. Izan ere, soilik Barçak lortu du leondarra garaitzea Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuli honetan. Zaila izanen da neurketa beraz, baina Bidasoak dagoeneko puntuak irabatzeko gakoak ditu burutan.
Jacobo Cuetarak jakinarazi duenez, Ademar Leon “bigarren itzulian ongi lehiatzen ari da, batez ere etxean. Soilik Barçak lortu du bertan irabaztea eta bertze aurkari guztiak neurketatik kanpo uzten ditu lehen zatirako”. Hau guztiagatik, neurketa zaila izanen da Bidasoarentzat igande honetako, baita “historikoagatik, klubagatik eta eskenatokiagatik” ere.
Garaipena eskuratzeko gakoa talde horiaren defentsan izanen dela argi du Cuetarak: “Gure defentsan egonen da gakoa. Ademarrek lasterka egiten duen taldea da eta hor egon daiteke ere gakoa. Gu defentsan ongi gaudenean, erosoago aritzen gara eta hor egon daiteke garaipena. Horrez gain, kontraerasoei begiratu beharko diegu”.
Bidasoak ez du aitzinera begiratzen, ezta sailkapenean gibeletik duen Granollersi ere. “Gugan pentsatu behar dugu, igandeko partiduan eta ahalik eta puntu gehien irabaztean”, jakinarazi du prestatzaileak. Azken neurketa hauek garrantzitsuak izanen dira, “aurkariek uste baino gehiago izanen baitutelako jokoan eta neurketa zailak izan daitezkeelako”. Hala ere, irundarrek eurengan pentsatuko dute eta lehen begirada, igande honetan Ademar Leonen kontra jokatuko duten partiduan izanen dute.
(Argazkia: Arrate Morales)
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....