Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
25 Api, 2024
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa bereganatu zuen asteazken honetan bederatzigarren aldiz segidan. Edonola ere, denboraldiko helburu nagusiei eutsi beharko die orain, Plenitude ASOBAL Ligako txapeldunordea izateari hain zuzen ere. Horretarako, aukera berri eta garrantzitsu bat izanen du ortzirale honetan, apirilaren 26an, etxean Frigorificos del Morrazo taldearen kontra (20:00).
Jacobo Cuetara pozik agertu da prentsaren aitzinean atzo lortutako bederatzigarren Euskal Koparen ondotik: “Lana ongi egin genuen. Taldea serio egon zen, erritmo handiarekin eta jokalariak txandakatzen. Pozik nago garaipen hau lortzeagatik eta nagusitasun hori mantentzeagatik. Orain hurrengo neurketan pentsatu behar dugu”.
Hain zuzen ere, ortzirale honetan Frigorificos del Morrazo taldearen kontra lehiatuko da Bidasoa, Plenitude ASOBAL Ligako jardunaldian. Sei egunetan hiru partidu jokatuko ditu honela talde irundarrak eta horrek ere eragina izanen duela aipatu du Cuetarak: “Aitzineko partidua igandean izan zen eta Euskal Koparen ondokoa, ortziralean. Egutegia pilatu egin zaigu momentu honetan eta horrek zailtasun gehigarria ekar dezake”.
Frigorificos del Morrazo taldea sailkapeneko azken-aurrekoa da, baina horrek ez dio zailtasunik kenduko norgehiagokari. Prestatzaileak jakinarazi duenez, “azken zazpi partiduak segidan irabazi ditu, eta eskubaloi ona jokatzen gainera. Ademarren kontrako bi neurketak nagusitasunez gainditu zituen eta guk, adibidez, galdu egin genuen euren kontra asteburuan. Maila altuan dzatozte eta oraindik ere promoziorako aukerak dituzte”.
Horregatik beragatik, neurketa “gakoa” izanen da Irungo taldearentzat sailkapeneko bigarren postua eskuratzeko: “Gu gurean zentratuta egon behar gara. Ez da partidu erabakigarria, baina bai gakoa txapeldunordetza lortzeko. Neurketak zailtasunak izanen ditu, aurkariaren mailagatik eta baita gure prestakuntza eskasagatik ere. Nekea ere badugu, baina eskubaloi ona egin behar dugu, maila eman eta etxean lehiakor izan”.
Jacobo Cuetarak zaleei deialdi bat egiteko aprobetxatu du prentsaurrekoa. “Neurketa gakoa izan daiteke eta Artaleku lehertu behar dugu. Partidu zaila izan daiteke, erabakigarria denboraldia honetan eta zale guztien babesa sentitu nahi dugu”, adierazi du prestatzaileak.
(Argazkia: Raul Fonseca)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...