Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
13 Urr, 2023
Bidasoak Benidorm bisitatuko du heldu den igandean, urriaren 15ean, 16:45ean
Bidasoak denboraldiko seigarren jardunaldia jokatuko du igande honetan, urriaren 15ean, Benidormen kontra. 16:45ean dute paratua hitzordua sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuan kokatuta dauden bi talde hauek. Zaila izanen bada ere, aurkaria talde gogorra delako, bisitariak puntuak ateratzeko aukera garrantzitsu hau aprobetxatzeko prest dago.
“Partiduak erraztasunarekin irabaztea zaila da”, Jacobo Cuetararen erranetan. Bidasoak, azkeneko jardunaldian, horrela egin zuen eta ongi ospatu zuten, ASOBAL Liga estu dagoela ikusita, ez baita erraza puntuak ateratzea. Oraingo honetan, Benidorm izanen dute aitzinean irundarrek eta hau ere ez da partidu xamurra izanen: “Zaila izanen da, porrotik jaso gabe dagoen talde da eta ongi jokatzen ari da. Guretzat aukera garrantzitsua da puntuak ateratzeko, lasaitasuna emanen baitigu honek. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan dauden bi taldeen arteko lehia polita izanen da”.
Benidorm jende gaztearekin eta esperientziadun jokalariekin osatu du aurtengo taldea, “nahasketa interesgarri batean”, Cuetararen iritziz. “Ongi jokatzen ari dira denboraldi hasiera honetan, lehiakorrak izaten ari dira. Urtea luzea da, baina ongi daude. Defentsan lan ona egiten dute, korri asko egiten dute eta erasoan ere errendimendu ona dute”, gaineratu du prestatzaileak.
Bidasoak, bere aldetik, “erritmo baxuan lehiatzen” ari direla onartu du entrenatzaileak. Hala ere, “defentsarekin oso kontent” dagoela adierazi du eta horrek “lasaitasuna” ematen diola. Horrez gain, “atzean ongi gaudenean, aitzinean ere hobe jokatzen dugu”, azpimarratu du Jacobo Cuetarak.
(Argazkia: Jacobo Cuetara)
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...