JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan, atsedenaldi ttikiaren ondotik. Oraingo honetan, Nava de la Asuncionera joan beharko da Irungo taldea, bertako Viveros Herol BM Nava taldearen kontra lehiatzeko. Hitzordua larunbatean izanen da, martxoaren 23an, 21:00etan.

“Neurketari aitzin egiteko gogoz gaude”, aipatu du gaur goizeko prentsaurrekoan Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Nava taldearen kontrako partiduaren atarikoan erran du larunbateko neurketa “aukera berri bat” dela Bidasoarentzat eta “garaipen garrantzitsua” ere izan daitekeela bertan lortzen ahal dutena Plenitude ASOBAL Ligako sailkapeneko bigarren postua mantentzeko.

Hain zuzen ere, Europako Txapelketara sailkatzeko txartela emanen dio Bidasoari Ligako txapeldunordea izateak eta horretarako gakoa euren burutan pentsatzea izanen dela argi du Cuetarak: “Granollers erritmo onean dago, bigarren itzulian ez du partidurik galdu. Hala ere, aunitz falta da oraindik eta edozer gauza gerta daiteke. Guk gurengan pentsatu behar dugu, ahalik eta puntu gehien irabaztean eta gure erritmoa jartzean”.

Larunbatean garaipena eskuratzea ez da hain erraza izanen. Nava izanen du Bidasoak aitzinean, “ongi jokatzen ari den taldea”. Entrenatzaileak gaineratu duenez, “talde oso fisikoa du Navak, are gehiago azken aldian Gedeon Guardiolaren fitxaketarekin. Goian dagoen taldea da”.

Nava gainditzeko gakoa zein izanen den ere argitu du Cuetarak: “Gugan pentsatu behar dugu, aurreko jardunaldietako dinamika onean. Sendoak izan behar gara, defentsan ongi ibili eta konstante izan 60 minutuetan zehar”. Horrez gain, eurengan “konfiantza” edukitzea ere garrantzitsua izanen da, baita “erregularrak” izatea ere. Prestatzaileak oroitarazi duen moduan, azken hau da Bidasoaren “identitatearen parte” eta horrekin, seguru dira gai izanen direla puntuak ateratzeko. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika