34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
05 Urr, 2023
Bidasoa Irunek larunbat honetan (urriaren 7an) jasoko du Artalekun Angel Ximenez Puente Genil taldea
Bidasoa Irunek denboraldiko bostgarren jardunaldia jokatuko du etxean, Artalekun. Urriaren 7an, 17:00etan, Angel Ximenez Puente Genil taldea jasoko dute Jacobo Cuetararen mutilek eta bertze garaipen baten bila aterako dira kantxan, aitzineko partiduetako akatsak fintzeko helburuarekin.
“Taldea ongi lehiatzen ari da eta puntuak ateratzen ari gara, baina partiduak hagitz berdinduak izaten ari dira”. Horrela adierazi du Jacobo Cuetarak larunbat honetan ospatuko den partiduaren atarikoan. Puente Genil izanen dute oraingoan aurkari, Artalekun, eta dagoeneko jakitun dira “Liga hagitz zail” dagoela. Bidasoa “kontent dago orain arteko ibilbidearekin, baina lanean segitu” behar dutela ere argi dute, garaipena eskuratzeko beharrezkoa izanen baita.
Puente Genil “momentu onean” datorrela ere jakinarazi du entrenatzaileak eta beraiek ere lehiakor izaten ari direla. Hauei aitzin egiteko beraz, etxekoek “ongi jokatu behar dutela” onartu du Cuetarak, eta batez ere, “azken minutuetara fresko ailegatu” behar direla. Izan ere, azken aldian partiduak luzeegiak egiten ari zaizkie jokalariei eta hori ekiditeko, “txandakatzeak” garrantzitsuak izanen dira prestatzailearen ustez: “Txandakatzeak kalitatezkoak izan daitezen lanean segitu behar dugu”.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...