JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL Liga bere azken txanpara ailegatu da. Asteburu honetan, talde guztiek jokatuko dute ikasturte honetako azken jardunaldia, tartean Bidasoa Irunek ere. Talde horiak Cuenca bisitatuko du azken hitzordu honetan, aurreko jardunaldian matematikoki txapeldunordetza lortu ondotik. Hala ere, neurketa borrokatua jokatzera joanen dira para, baita irabazten saiatzera ere. Partidua larunbatean izanen da, maiatzaren 25ean, 17:00etan.

Jacobo Cuetarak denboraldiko azken neurketaren atarikoan arduratsuak izan behar direla aitortu du: “Gure lana egin behar dugu, partidu ona egin eta bi puntuak ateratzen saiatu. Denboraldia ez da bukatu oraindik eta azken jardunaldi honetan aunitz dago jokoan. Guk txapeldunordeak izatearen ardura dugu. Jardunaldi deserosoa da, guk ez dugulako deus ere jokoan eta bertzee taldeengan eragina izan dezakegu”.

Deserosoa izaten ahal bada ere, Bidasoa pozik dago dagoeneko txapeldunordea delako, eta pasa den jardunaldian lortu zuelako garaipen hori matematikoki. “Oso pozik gaude jardunaldi baten faltan txapeldunordeak garelako. Sei urteetan hiru aldiz izan gara txapeldunorde eta talde bakar batek ere ez du hori bera lortu. Denboraldia nola joan den ikusita, oso pozik gaude eta azken bi aste hauetan disfrutatzeko aukera izanen dugu”, gaineratu du entrenatzaileak.

Cuenca pasa den denboraldian txapeldunorde izatetik, azken postuetan egotera pasa da. Cuetararen ustez, “hor ikus daiteke mailaren zailtasuna”. Bidasoaren asteburuko aurkariak “lana ona egin du azken urteetan”, prestatzaileak dioenez, “eta normala da tarteka gaizki ibiltzea”. Hala ere, “denboraldi honetan egindakoak ez du iluntzen pasa den ikasturtean lortutako txapeldunordetza, eta beraientzat ere salbazioagatik borrokan egotea gogorra da”. Bertzalde, egoera berak merituz betetzen du Bidasoa, beti lehen lau postuetan sailkatzea ez delako erraza.

Azken jardunaldia izanen da ASOBAL Ligako taldeentzat, baita Jacobo Cuetararentzat ere Bidasoako entrenatzaile moduan. Pasa den asteburuko jardunaldiaren ondotik, eta Artalekun eman ziren agurren ondotik, “zikloa bere bukaerara ailegatzen ari dela” sentitzen du entrenatzaileak. Hala ere, azken hilabeteak, “tristeak” izanagatik ere, “oso politak” izan direla aitortu du, “zaleen gaitasuna sentitu” duelako eta taldearen emaitzak ere “ezin hobeak” izan direlako. Horregatik denagatik, “oso eskertua” dagoela azpimarratu du. 

(Argazkia: Arrate Morales)

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika