JACOBO CUETARAK EZ DU BERE KONTRATUA BERRITUKO
Eskubaloia

JACOBO CUETARAK EZ DU BERE KONTRATUA BERRITUKO

Bidasoako zuzendaritza batzordeak hala erabaki zuen pasa den asteartean eta horren berri ematera behartua sentitu da

Azken aldian Bidasoaren entrenatzailea den Jacobo Cuetararen inguruko zurrumurruak zabalduak ziren eskualdean. Klubak bere kontratua berrituko ez zuela aipatu zen eta gaur hori bera konfirmatu dute Gurutz Aginagalde Bidasoako presidenteak, Julen Aginagalde kirol zuzendariak eta Gorka Wamba batzordekideak. Asturiarrak ez du lehen taldean segituko datorren denboraldian, jokamoldea aldatzeko bi aldeek dituzten iritzi desberdinengatik.

Gurutz Aginagalde presidenteak aitortu du “informazio hau zabaltzeko asmorik ez” zutela oraindik, “lehen taldearen dinamika mantentzeko asmoa” zutelako. Hala ere, azken asteotan prentsan, baita zaleen artean ere, zurrumurru batzuk zabalduak ziren eta “egoera zein den azaltzeko beharretan sentitu gara”, aipatu du Aginagaldek. Horrez gain, jakinarazi du “lehen eta azken aldia” izanen dela honen inguruan solastuko direna, “lehen taldearen lasaitasuna” mantendu nahi dutelako.

Jacobo Cuetararen berritzearen gibeletik, arazo pertsonalak zeudela aditu da, baina batzordekide guztiek hori gezurtatu dute. Benetako arrazoia, lehendakariak azaldu duenez, jokamoldea aldatzeko bi aldeek dituzten iritzi desberdinak dira, eta horren ondorioz prozesua nola eman den jakinarazi nahi izan du: “Guk ideia bat geneukan eta, zentzu horretan, zortzigarren jardunaldia pasatuta eta atsedenaldia baliatuta, Jacoborekin negoziatzeko momentua zela erabaki genuen. Granollersen partiduaren ondotik, larunbat horretan, Julen eta Gorka berarekin egon ziren negoziaketak hasteko”.

Julen Aginagalde klubeko kirol zuzendaria izan zen bilera hartan eta geroztik gertatu dena ere kontatu du. Lehenik eta behin, azpimarratu nahi izan du “emaitzekin oso kontent” daudela, baina euren beharra “hobetzea eta garatzea” dela eta horregatik, zenbait gauza aldatu behar zirela, “horien artean jokatzeko modua”. Irundarrak erran du “entrenatzaile batek profesionala izateko bilakaera bat behar” duela eta horren harira, klubak ere bilakaera bat behar zuela emaitzak oraindik hobeak izateko.

Bidasoaren betebeharra hori zela kontuan hartuta, entrenatzailearekin berarekin solastea erabaki zuten eta ideia hori berari helaraztea: “Batzordekide guztiak ados gaude klubak behar duen bilakaerarekin. Jokamoldea aldatu behar dugu. Horrek ezaugarri desberdineko jokalariak ekartzea erraztuko luke eta hori adierazi genion Jacobo Cuetarari. Berak bere lan egiteko moduan sinesten ez bagenuen ezingo zela aurrera egin esan zigun eta ez zegoela ezer gehiago hitz egiteko. Klubak, bere aldetik, erabaki bat hartzerakoan horren berri emanen zitzaiola aipatu zion”.

Kirol zuzendariak ere adierazi nahi izan du “kanpotik etorri diren estrategia komunikatibo desberdinak, informazio interesatu eta manipulatuak, zuzendaritzak puntu hauek larritzat ematea eta mesfidantza edukitzea” ekarri duela. Horrela, batzordekide guztiak elkartu ziren pasa den asteartean, azaroaren 21ean, eta Jacobo Cuetararen kontratua ez berritzea erabaki zuten bertan. Honekin guztiarekin, “atzo, azaroaren 22an, arratseko 21:15ean erabaki hau entrenatzaileari helarazi zitzaion”.

Azkenik, Julen Aginagaldek azpimarratu du zuzendaritza batzordearen beharraren alde lan egin behar dutela “klubeko edozein jokalari, entrenatzaile edo batzordekideren gainetik”. Orain arte entrenatzaileak egin duen lana ere eskertu nahi izan zu eta bere profesionaltasuna goraipatu ere. Aldi berean, zaleei dei bat egin die, hemendik aitzinera, “denek elkarrekin egon behar” dutelako, lehen taldearen onuragatik. 

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT
Eskubaloia

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”

Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN
Eskubaloia

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN

Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan

Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika