JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK 2023KO EUSKADIKO JAUZI TXAPELKETA HARTUKO DU ORTZIRALETIK IGANDERA

Guztira 200 bat zaldizkok parte hartuko dute eta 7.000 euro banatuko dira sarietan

Euskadiko Hipika Federazioak eta Jaizubia Zaldiketa Eskolak Jauzi Lehiaketa Autonomikoa CSA** eta 2023ko Euskadiko Jauzi Txapelketa antolatu dituzte astebururako. Urriaren 20an hasi, ortziralean, eta urriaren 22ra arte luzatuko da, Jaizubia Klubaren instalakuntzetan.

Guztira, 200 bat zaldizkok parte hartuko dutela aurreikusi dute klub irundarretik, tartean profesional maila, punta-puntan, dauden hainbat kirolari: Peio Elordui, Ruben Gomez eta Xabier Zabaleta. Gazteen mailan berriz, Uxue Arruzak eta Nora Garciak parte hartuko dute. Lehiaketan zehar, 7.000 euroko sariak banatuko dira maila bakoitzeko sailkapen orokorrean lehenak gelditzen diren zaldizko horien artean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika