JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK ATE IREKIKO JARDUNALDIA OSPATUKO DU LARUNBATEAN

Urriaren 1ean egingo dute ate irekietako jardunaldia eta horretarako, bederatzi jarduera desberdin antolatu dituzte

Jaizubia Hipika Klubak datorren larunbatean, urriak 1, ate irekiko jardunaldia ospatuko du bere instalazioetan. Honen helburua egunean bertan gerturatzen diren herritarren artean hipika ezagutzera ematea eta sustatzea izanen da.

Klubak, guztira, bederatzi jarduera antolatu ditu urriaren 1erako. Eguna 9:00etan hasiko dute Guadalupera zaldiz eginen duten ibilaldi batekin. 12:00etan, bodyattack klase bat eginen dute eta ondoren, 14:00etan, bazkari herrikoia. Arratsaldean, 16:00etan, spinning-a eginen dute eta 17:00etan futbol partidak ospatuko dituzte. Jardunaldiari bukaera emateko, 19:00etan, horseball partida ere jokatuko dute. Gainera, egun guztian zehar ponietan paseatzeko aukera egonen da (10:30etik 14:00era) eta txikienentzat ere gaztelu puzgarriak izanen dira, Supermercados BM-k erraztuta.

Hau guztiaz gain, 12:00etan, bisita gidatua eginen dute klubeko instalazioetan, kluba eta kirola ezagutzera emateko asmoarekin. Bisitan zehar, bertan antolatzen diren jardueren inguruan informazioa emango da. Horretarako, hipikak jende gazte eta helduen artean ekartzen dituen onurak azpimarratuko dituzte eta bost hasiera klaseetarako hiru bono ere zozketatuko dituzte. Jardunaldi guztiari bukaera emateko, 21:00etan, Basati rock/metal taldearen kontzertua ospatuko da.

Klubetik jakinarazi dutenez, zaldiz eginen den ibilaldirako eta bodyattack eta spinning klaseetarako aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, klubaren bulegoan. 

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

IRUNDARREK IRUNDARRON SARIRAKO IRABAZLEA AUKERA DEZAKETE OTSAILAREN 18RA ARTE

2024ko Irungo Kirol Gala otsailaren 20an ospatuko da, Ficoban

Irungo Udalak Irungo Kirol Gala antolatu du aurten ere. Otsailaren 20an, asteartean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika