JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK XXXII. IRUN HIRIA SARI NAGUSIA OSPATUKO DU ASTEBURUAN

San Pedro eta San Martzial jaien inguruan ospatzen da Nagore Otañoren oroimenez antolatzen den txapelketa hau

Ekainaren 18an eta 19an Jaizubia Hipika Klubak Nagore Otañoren oroimenezko XXXII. Irun Hiri Sari Nagusia ospatuko du. Irungo Udalaren laguntzarekin antolatutako txapelketa larunbatean hasiko da, goizeko 10:00etan, eta 120 zaldi inguruk parte hartzea aurreikusten da.

Asteazken eguerdian egin zuten prentsaurrekoa Jaizubia Hipika Klubean, aurtengo Irun Hiria Sari Nagusiko aurkezpena egiteko. Bertan, Juan Ramon Perez Klub Hipikoko lehendakaria, Xabi Berrotaran klubeko irakaslea eta Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotzia izan ziren, eta Perezek txapelketa honetan jasotzen duten Irungo Udalaren laguntza eskertu nahi izan zuen lehendabizi.

Aurkezpenean aipatu zutenez, lehiaketan klubetik beratik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Iparraldetik etorritako 120 zaldi inguruk parte hartzea aurreikusten dute, eta Xabi Berrotaranek aurreratu zuen moduan, “proba zorrotzak eta ikusgarriak egongo dira, eta kalitatezko zaldiak izango ditugu gure hirian”. Larunbatean, goizeko 10:00etan, emango diote hasiera txapelketari hainbat altuerako jauziekin. Bazkalostean, jarraipena izango du ekitaldiak nagusien mailakoak egingo duten erakustaldi batekin.

Klubetik jakinarazi dute Txingudi Ikastolan aparkalekuak egokituko direla partehartzaileen etorrera errazteko, baita Urdanibia Jauregia inguruan ere.

Xabi Berrotaranek xehetasun gehiago eman zizkigun jardunaldiaren inguruan. 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika