JAIZUBIAKO ADUNA LOPETEGI ETA INAXIO SISTIAGA IZAN ZIREN GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK ALTUERA HANDIENETAN

Irungo klubeko Diego Marañonek ere garaipena eskuratu zuen 0,65ko altueran

Gipuzkoako Jauzi Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Jaizubia Hipika Klubean. Giro ederrean joan zen eta goi mailako ehundik gora zaldiko eta amazona izan ziren lehian larunbat eta igandean. Lehia gogorraren ondotik, hauek izan ziren 2023ko Gipuzkoako txapeldunak: 0,50ko altueran Iraia Illarramendi, 0,65ko altueran Jaizubiako Hipika Klubeko Diego Marañon, 0,80ko altueran June Aranguren, metroko altueran Eva Navarrina, 1,15ko altueran Jaizubiako Aduna Lopetegi eta 1,25ko altueran etxeko klubeko Inaxio Sistiaga ere. Larraitz Uruñuela Jaizubia Hipika Klubeko komunikazio arduradunak balorazio hagitz positiboa egin du asteburuaz eta “hipikak Gipuzkoan etorkizuna duela” azpimarratu du. 


JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika