34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
05 Abe, 2023
Bidasoa Irunek eta jokalariak berak hirugarren denboraldi baterako sinatu dute akordio berria
Bidasoa Irunek eta Jakub Skrzyniarz jokalariak akordio berri bat sinatu dute eta horren arabera, atezainak talde irundarrean segituko du bertze urte batez. 2024/25 denboraldia beraz, bere hirugarrena izanen da bidasotarrekin.
Poloniako selekzioan aritzen den 27 urteko jokalaria 2022an ailegatu zen Bidasoara, MKS Gornik Zabrze taldetik. Pasa den urtarrilean Poloniako eta Suediako Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta Main Roundera iritsi zen bere selekzioarekin. Lubinen hasi zen eskubaloian jokatzen eta handik, SMS Gdánsk-era joan zen 2014/2015ko denboraldian. Hurrengo lau urteetan berriz ere etxeko taldean jokatu zuen, MKS Zagłębie Lubin, eta ondotik MKS Górnik Zabrze taldera joan zen. Azken bi denboraldietan Bidasoan aritu da atezaina eta guztira, 56 partidu jokatu ditu: Plenitude ASOBAL Ligako 42, EHF European Leagueko 13 eta Errege Kopako 1.
Skrzyniarz “oso pozik” azaldu da akordio berri honekin. Irunen oso pozik dagoela erran du eta beraz, “erabakia erraza” izan dela. Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria ere pozik eta harro agertu da albiste honen aitzinean. Hurrengo erronkoei begira, "geratzen diren partidak irabazi eta 27 puntu lortzea" eta "partida bakoitza ondo jokatu eta borrokatzea" direla adierazi du atezain poloniarrak.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...