16 Ots, 2016
Ohorezko Maila Erregionaleko bi ordezkari bidasoarrek irabazi dute hogeita bigarren jardunaldian. Hondarribia Futbol Elkarteak bolada txarra hautsi du, Orioko Mendibeltzen Getariako Keta mendean hartuta (0-3). 2016ko aurreko sei jardunaldietan, berdeek ez dute garaipen bakarra ere lortu. Beraz, konfiantza berreskuratzeko eta indarberritzeko balio izan die Orion irabazteak. Sailkapeneko hamargarren postua daude orain, baina puntu bakar bat gehiago du zazpigarrenak. Asteburuan Tolosa liderra hartuko du Hondarribiak.
Real Union Bk Oñatiko Aloña Mendi gainditu zuen igandean Stadium Galen (2-0). Bi garaipen daramatza segidan filialak, eta ondorioz, gora egin du Ohorezko Erregionaleko sailkapen nagusian. Laugarren postuan dago orain. Bi puntu gehiago ditu Mutriku hirugarren sailkatuak. Asteburuan Elgoibarren ariko dira txuribeltzak.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...