JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota eta berdinketa.

Asteburu zeharo desberdina izan dute Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeek. Emakumezkoen taldeak zuzeneko lehia jokatu zuen Sonia Etxazarreta Kirol Gunean, CTDM Rivasen aurka lehiatu eta 4-2 irabazi zuten. Gizonezkoen taldeak, aldiz, ez zuen zorte bera izan. Bi neurketa jokatu zituen, Alicante TM eta L’Escalaren aurka ezin izan zuen berdinketatik pasa.

Azken jardunaldian heldu da denboraldiko lehen garaipena.

Irungo Sonia Etxazarreta kirol instalazioan sailkapeneko azken bi sailkatuak aritu ziren nor baino nor gehiago: Lekaenea Mahai Tenis taldea eta CTDM Rivas. Orain artean, Emakumezkoen taldearen denboraldia zaila izan da, baina azken jardunaldi honetan, denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuten.

Azken jardunaldien antzera, Margaryta Pesotskak ekin zion neurketari eta aise, 3-0, Paula Andra Medina menderatu zuen. Ioana Tecla jokatu zuen bigarren jokoa eta honek ere bere arerioa gainditzea lortu zuen. Zailtasun gehiagorekin, 3-1 irabazi zion Mihaela Ciurezi eta talde irundarrak 2-0eko alde baliotsua ezarri zuen. Hurrengo jokoan, CTDM Rivasek aldeak murriztu zituen. June Garciak ez zuen aukerarik izan Edem Offongen aurka berdinketa ziurtatuko lukeen hirugarren puntua lortzeko, Offong 0-3 nagusitu zen eta lehen puntua eskuratu zuen CTDM Rivasentzat.

Markagailuan 2-1ekoarekin, Pesotskaren bigarren txanda heldu zen. Mihaela Ciureziren aurka jokatu zuen eta aurreko jokoaren antzera, estutasunik gabe, 3-0 irabazi zuen. Puntu honen bitartez, Lekaeneak sailkapenean aurrera egiteko puntu bat ziurtatu zuen. Halere, dena ez zegoen eginda, bi joko falta ziren norgehiagoka bukatzeko eta horietako bat CTDM Rivasek eskuratu zuen. Talde kanpotarraren bigarren puntua Paula Andrea Medinak lortu zuen, 1-3 nagusitu zitzaion June Garciari. Azken jokoan neurketa berdinketan ala etxeko taldearen garaipenean bukatuko zen erabakiko zen. Ioana Tecla Edem Offongen aurka neurtu zituen indarrak eta zalantza guztiak alboratu zituen. 3-0 markagailu irmoarekin garaipenaren puntua erdietsi zuen Teclak eta, horrekin batera, Lekaenearen denboraldiko lehen garaipena.

Gauzak horrela, sailkapen nagusian azkenarekiko pabantaila handiagoarekin, sailkapeneko azken aurreko postuan jarraitzen du Lekaeneak. Guztira, denboraldi honetan 7 puntu batu ditu talde irundarrak.

Asteburu beltza gizonezkoen taldearena. 

Txanponek bi alde dituzte, aurpegia eta gurutzea. Kasu honetan, Lekaenea Mahai Tenisen gizonezkoen taldeak asteburua guztiz gurutzatua izan zuen. Ostiralean, Aicante TM-ren, sailkapeneko azkenaren, aurka 3-3 berdindu zuen, ozta- ozta.

Dani Palaciosek gaizki ekin zion norgehiagokari, Jan Zibratek 3-1 irabazi zion. Endika Diezek markagailua berdindu zuen (1-1), Alberto Lillo, erraztasunez, 0-3 mendean hartu zuen. Segidan, Artem Zimarin garaituta (2-3) Carlos Francok abantaila eman zion Lekaeneari (1-2), baina ez zuten behar bezala baliatu. Endika Diezek eta Dani Palaciosek ezin izan zuten Zibrat eta Zimirin garaitu eta Alicante TM-k berdinketaren puntua ziurtatu zuen. Irabazi ezin denean, hobe da berdintzea, hori pentsatuko zuen Carlos Francok. Alberto Lilloren aurka jokatu zuen ostiraleko azken neurketa erabakiorra, arazorik gabe erdietsi zuen garaipena (0-3) eta berdinketa gauzatu zuen.

Sailkapeneko azkenaren aurka Lekaeneak egun txarra izan bazuen, zer esanik ez larunbatean sailkapeneko azken aurreko taldearen aurka. L’Escala talde kataluniarra Lekaenea baino gehiago izan zen neurketa osoan zehar, Carlos Francok soilik gai izan zen joko bat mendean hartzeko. Neurketa honetan, Endika Diezek atseden hartu zuen eta, bere ordez, Oriol Monzok hartu zuen parte Lekaenearen taldean. Monzok Antoine Clementen aurka 3-0 galdu zuen, Carlos Francok, Iker Gonzalezen aurka (2-3), berdindu zuen markagailua eta ordutik aurrera, talde kataluniarrak bereganatu zituen gainontzeko jokoak. Mohamed Ahmedek 3-0 irabazi zion Dani Palaciosi, eta emaitza berarekin, Clement eta Ahmedek berriz Carlos Franco eta Oriol Monzo garaitu zituzten, hurrenez hurren.

Asteburuan jokatutako bi neurketetatik, puntu bakarra lortzeko kapaza izan zen Lekaenea Mahai Tenis Kluba eta sailkapenean postu bat egin dute. Hirugarren sailkatu bezala hasi zuen jardunaldia, CTM Murciaren aurretik; asteburuaren amaieran, ordea, CTM Murciak sailkapenean aurreratu du eta azken aurreko postuan kokatuta zegoen L’Escala puntu batera hurbildu zaio Lekaenea Mahai Tenis Klubari. 11 dira orain artean talde irundarrak lortutako puntuak.

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika