Jarraipena izango du Zelaia lasterketa solidarioak

Bigarren aldiz egingo dute Zelaia lasterketa solidarioa, ekainaren 3an, 11:00etan. Ikusmenari eragiten dion Leber gaixotasun arraroa ezagutaraztea, eta haren ikerketarako dirua biltzea da ekimenaren xedea. Javier Placeres irundarra kaltetu zuen Leber-ek duela zenbait urte. Gaur egun, Asanol elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea da, baita Zelaia lasterketa solidarioaren sustatzaile nagusia ere. C.D. Comarca Aldea elkartearen babesa jasotzen du antolakuntzarako.

Iazko lehen edizioaren balorazio baikorra egin dute Zelaia lasterketa solidarioaren antolatzaileek. 124 parte hartzaile eduki zituzten, eta pozik amaitu zuten ibilbidearekin eta giroarekin. Hortaz, formula errepikatuko dute aurten ere. Ekainaren 3an izango da lasterketa, igandearekin, 11:00etan hasita. 5,7km-ko ibilbidea osatu beharko dute, Irungo landa eremuan zehar. Urdanibia plazan egongo dira irteera eta helmuga, eta Meaka eta Olaberria auzoetako baserri bideetan zehar ibiliko dira korrikalariak, bitartean.

“Ibilbide gogorra da, baina ederra”

Javier Placeres

“Ibilbide gogorra da, baina ederra”, adierazi du Javier Placeresek: “Horixe azpimarratu zuten iazko parte hartzaileek, behintzat”. Amaierako giroa ere nabarmentzekoa da, parte hartzaileentzako pintxo-potea egongo baita Urdanibia inguruko tabernetan. Garaikurrak banatuko dituzte irabazleen artean, eta parte hartzaile guztientzako sarien zozketak ere egongo dira. “Eguraldiak laguntzen baldin badu, goiz aparta izango da”, aipatu du Placeresek.

Izen-emateak kirolprobak.com web gunean egin daitezke, 12 euroren truke. Dortsalak Deportes Gonzalez dendan jaso ahal izango dira ekainaren 1 eta 2an, baita lasterketaren egunean ere, goizeko 10:30era arte. Iaz Jose Antonio Gomez de Arribak irabazi zuen proba gizonezkoetan (18:49), eta Claudia Behobidek emakumezkoetan (23:13).

“Ikusmenaren eta burmuinaren arteko zirkuitulabur baten moduko zerbait da”

Javier Placeres

Ikusmenari eragiten dion gaixotasun arraroa

Lasterketako izen-emateekin bildutako dirua Asanol elkarteak jasoko du, Leber edo Lohm gaixotasun arraroaren ikerketara bideratzeko. FEDER Espainiako Gaixotasun Arraroen Federazioaren parte da elkartea. “74 kaltetu gaude gaur egun estatuan, elkarteko bazkideak kontuan hartuta. Badira gehiago, baina ez dute elkartean parte hartzen”, azaldu du Javier Placeresek. 40 urterekin pairatu zuen berak gaixotasuna. Normalean, gizon gazteei eragiten die.

Berari eta bere ingurukoei bizitza aldatu diela baieztatu du Placeresek: “Ikusmenaren eta burmuinaren arteko zirkuitulabur baten moduko zerbait da. Geneak lokartu egingo balitzaizkizu bezala. Batzuk alboetatik bakarrik ikusten dugu, beste batzuek aurretik soilik, eta beste batzuek ikusmen osoa galtzen dute”. Kaltetutako gehienek Suitzako laborategi bateko tratamendua jasotzen dute. Haren eragina, ordea, ez dago frogatua. Ikerketarako diru-ekarpen txiki bat lortzea izango da, beraz, Irungo lasterketa solidarioaren helburua.

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika