JAVI MARTINEZEK FUTBOLA UZTEN DU
Futbola

JAVI MARTINEZEK FUTBOLA UZTEN DU

Azken bi denboraldietan Real Unioneko erdilaria izan denak, klubaren jakinarazpen ofizial baten bidez, lesioak direla-eta erretiroa hartzea erabaki du.

23 urterekin, azken bi denboraldietan eta aurten Real Unionen kamiseta defendatu duen Javi Martinez erdilariak erretiroa hartzeko erabakia hartu du. Lesioen artean ibili da azken hiru urteetan, hain zuzen ere, Juan Dominguezekin, Alberto Iturralderekin eta Aitor Zulaikarekin, min hartuta zegoelarik gutxitan zelairatzeko aukera izan du. Azken minutuak Getxoko Arenasek aurka jokatu zituen eta ez zen 20 minutuetara iritsi. 65.minutuan irten zen ordezkoen aulkitik, eta 85.minutuan, berriz ere, zaintiratu bat sumatu ostean, Aitor Zulaikak Fran Riverarengatik ordezkatu behar izan zuen.

Aurten talde txuri-beltzean jarraitzeko konpromisoa hartu bazuen ere, klubak jakinarazi duenaren arabera, “hilabete batzutako errefelxio prozesu pertsonala igaro ondoren, hartu du erabakia”. Getxoko Arenasen aurkako zaintiratuaren ondotik, buruak eta gorputzak nahikoa dela adierazi zion. Horrela, Osasuna, Izarra eta Real Unionen jokatu ondoren, ostegunetik aurrera futbola utziko du. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika