JIPOIA ETA LEHEN LIDERRAK
Futbola

JIPOIA ETA LEHEN LIDERRAK

Mariñok ezin hobe ekin dio Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailako txapelketari: 6-1 menderatu zuen Intxaurdi-Oiartzun.

Asko itxaron behar izan dute Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan aritzen diren Mariño taldeko jokalariek txapelketara bueltatzeko. Urtebeteren ostean, Mariñok lehen jardunaldiari zelai berria duen Ugalde-Ventaseko zelaian jokatu zen estreinekoz eta emaitza ezin hobea izan zen, jipoia eta sailkapeneko lehen liderrak.

Sei gol egin eta bakarra jaso zuen Maialen Elgorriagak zuzentzen duen taldeak. Emaitzak berak adierazten du irundarrek neurketan zehar izan zuten nagusitasuna. Hala ere, ez zen multzoko jipoi bakarra izan; izan ere, Añorgak 5-1 mendean hartu zuen Urnieta. Mariño zein Añorga sailkapeneko lehen liderrak dira Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan.

Denboraldi azkarra izango da honakoa. Bi multzotan banatu da liga, itzuli batera jokatuko da eta bi multzoetako lehen lauek igoera fasea jokatzeko aukera izango dute. Bada, lehen neurketetan puntuak batzea oso garrantzitsua izango da. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika