22 Ira, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Osasuna Promesas, Segunda División B
Real Unionek burua altxatu gabe jarraitzen du, larunbatean 4-2 galdu zuen Osasuna Promesasen aurka eta jada denboraldia dexente zaildu zaio talde txuribeltzari
Jokoan jarri diren hamabost puntuetatik bi soilik eskuratu ditu Real Unionek eta jada denboraldia berriro ere 2.B mailan mantentzeko helburua hartzen ari da. Alberto Iturralderen taldeak enboraldi honetan garaipenaren zaporea ez du dastatu eta hori gutxi balitz, larunbat honetan porrot mingarria jasan zuen Taxoaren.
Bi taldeak erritmo handiarekin irten ziren futbol zelaira, lehen minutuetan Real Unionek kudeatu zuen baloiaren jabetza, baina arrisku handirik gabe ez zuten Osasuna Promesasen atea ikutu. Bai ordea talde iruindarrak, atsedenaldira 3-0ekoarekin joan baitziren. Barberok, Marcos Mendesek eta Calvillok aurreratu zituzten etxeko taldea eta lehen zatian neurketa sententziatu zuten.
Bigarren zatiaren hasieran gainera Barberok Osasuna Promesasen laugarren gola sartu zuen. Real Union etsita zegoen, baina markagailuan hurbiltzea lortu zuen Galanen bi golen bitartez. Lehena penaltiz iritsi zen, eta bigarrena areaz kanpoko jaurtiketa bikain batean. Esan bezala, azken emaitza 4-2koa izan zen, kaxkar beste behin Real Union.
Asko zaildu du denboraldia Real Unionek, bi punturekin sailkapeneko 18.postuan kokatuta daude eta datorren larunbatean 16:00tan Getxoko Arenas jasoko dute Stadium Galen. Bai ala bai, garaipena behar du talde honek denboraldia beste modu batera ikusteko eta pixkanaka gorako bidea hartzeko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...