JO ETA JO GARAIPENA ESKURATU ARTE

Jose Javier Zabaletak erakustaldia eman zuen uztailak 1eko jaialdi klasikoan eta Elezkano II.-rekin batera, 14-22 mendean hartu zituzten Olaizola II eta Jon Ander Albisu.

Osotasunean ez, baina Irungo Uranzu pilotalekuak ateak ireki zituen eta Behe Bidasoa Eskualdeko pilota zaleek Uztailak 1eko klasikoa bertatik bertara jarraitu zuten. Jose Javier Zabaletaren nagusitasunaren testigu izan ziren, beste behin, erakutsi zuen jotzaile bikaina eta punta-puntako pilotaria dela. Uranzun jokatutako azken neurketako “arantza” kendu zuela adierazi zuen. Buruz buruko txapelketan Rezustaren aurka galdu ostean, Irungo Uranzun garaipenera itzuli zen etxarrendarra.

Elezkano II. bikote zuelarik, Zabaletak bikain landu zituen tantuak Albisu nekatu eta gorrien hutsak eragiteko. Dena den, neurketa Olaizola II eta Albisuren aldeko bi tantorekin hasi zen, biak Aimar Olaizolarenak. Neurketa estu hasi zen, baina bikote gorriaren hutsek Zabaleta eta Elezkano II.na hauspotu zuten markagailuan abaintailak lor zezaten. Horrela, 6-12 lehen abantaila erosoa erdietsi zuten Zabaletak eta Elezkano II.-k. 12. txartelera iritsi aurretik, Zabaletak bere nagusitasuna hiru pilotakadetan erakutsi zuen: seigarren koadrotik 10era bidali zuen pilota, atzean kokatuta zeuden zalean mugiarazi zituen, eramateko ezinezkoak ziren pilotak Albisurentzat.

Eman eta eman zegoen unean, urdinek tantuak galtzen hasi ziren eta Olaizola II. eta Albisu markagailuan urreratu ziren (9-12). Hiru tantora zituzten, baina huts egin behar ez zen unean, Albisuk bi pilota galdu zituen eta ia salbaezina zen aldea erdietsi zuten Elezkano II.-k eta Zabaletak (9-18). 17. eta 18. tantoetan protagonista Danel Elezkano izan zen, maila handiko tanto bi egin zituen zaratamoarrak: lehena, boleaz txokoan utzi zuen eta bigarrenean, paretean lagunduta, bikain bidali zuen pelota zabalera.

Salbaezina zirudien, baina Olaizola II.-k eta Albisuk ez zuten amore eman. Atsedenik jokatu zuten neurketaren azken tantoetan Olaizola II.-k duen kalitatearen arrastoak utzi zituen. Sakea eta errematea urtetan landutako teknika du goizuetarrak eta gisa hartan hiru tanto segidan gauzatu zituen, bertaratutako pilota zaleen eztanda eragin zuelarik. 14-19 hurbildu arren, Elezkano II. eta Zabaleta ez ziren urduritu eta hiru pilotakada jarraian asmatu zituztelarik, lehenak izan ziren 22 tantoetara iristen eta neurketa bereganatzen. 503 pilotakada eta 73 minutuko iraupena izan zuen neurketak.

Erostarbe sendo, Zabala zorrotz. 

Estelarreko neurketa bezain entretenigarria izan zen lehen neurketa. Zabala eta Erostarbe bikotea 13-22 irabazi zioten Arteaga II.-k eta Larunbek osatu zuten bikoteari. 5-1 aldeko partzialarekin hasi zuten neurketa Arteaga II.-k eta Larunbek, baina neurketak aurrera egin ahala, Erostarbek atzean erakutsitako sendotasunak eta Zabalak aurreran tantoak egiteko zuen zorroztasunak neurketaren balantza urdinen alde egitea ahalbidetu zuten. Aurreko koadroetan lehia estua izan zuten Arteagak eta Zabalak, baina, atzo, Zabalak estu hartu zuen Lasarteko gaztea.

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika