JOAN CASANOVA DA REAL UNIONGO PRESTATZAILE FISIKO BERRIA
Futbola

JOAN CASANOVA DA REAL UNIONGO PRESTATZAILE FISIKO BERRIA

Casanova RGV FC Toros taldean aritu da orain arte jokalariak prestatzen

Real Union teknikarien taldea osatzen ari da eta dagoeneko prestatzaile fisikoaren izena ere argitara eman du. Joan Casanova Bertomeu izanen da lan horretan arituko dena. Prestatzaile gaztea Amerikako Estatu Batuetako RGV FC Toros taldetik dator eta aitzinetik ere, CE Roquetenc, CF Jesús Catalònia, GPS New Jersey Academy (AEB), Kitchee SC (Hong Kong) eta Odisha FC (India) taldetan egin du lan. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika