31 Mar, 2022
Real Unioneko zenbait interes-taldek deskontua izango dute Johan Cruyff Institutuaren programa akademikoan
Johan Cruyff Institute erakunde akademikoak eta Real Unionek akordio bat sinatu berri dute, non klub txuribeltzeko zenbait interes-taldek deskontuak izango dituzten programa akademikoen prezio ofizialean. Hitzarmena urtebetekoa izango da momentuz, baina urtetik urtera luzatu ahal izango da.
Johan Cruyff Institutua erakunde akademiko bat da eta, Real Unionetik jakitera eman dutenez, bere jarduera nagusia kirolarien eta kirol-industriako profesionalen prestakuntza da, eskeintzen dituzten kirol-kudeaketa eta -marketineko programa akademikoen bidez.
Real Unionek, institutuarekin sinatu berri duen hitzarmenarekin, bere kirolari, staffeko kide, langile eta kirolari, eragile edo entrenatzaile ohi izan diren guztientzat deskontuak lortu ditu Johan Cruyff-ek eskeintzen dituen formakuntzetarako. Hain zuzen ere, hurrengo deskontuak izango dituzte onuradunek: %20ko deskontua Bartzelonan emandako edozein graduondo erdi-presentzialetan edo onlinetan, %10ekoa online emanado edozein Oinarri-ikastaroetan 3 ECTS edo 6 ECTS ikastaroren prezioan, %14koa Amsterdamen ematen den Master in Coaching-ean eta %5ko deskontua Master in Football Business in partnership with FC Barcelona ikastaroan.
Hau guztiaz gain, klub txuribeltzak Johan Cruyff Instituteren programa akademikoen irakaskuntzan parte hartu ahal izango du, zenbait ponentzia, mintegi edo webinar ematen lagunduz. Gainera, ikasturte bakoitzean institutuko ikasleek praktikak egiteko aukera ere izango dute, baita ikuskatzeko plazak edukitzeko aukera.
Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak hitzarmen honen onurak goraipatu ditu: “Prestakuntza eta profesionalizazioa dira Real Unionen ezarri nahi dugun proiektuaren ardatzetako bi, eta Johan Cruyff Institutuarekin dugun elkarteari esker, kalitatezko jauzi oso garrantzitsua egin ahal izango dugu. Klub gisa hazi nahi badugu, dagoen giza kapitalean oinarritu eta hobetu behar dugu, gure erakundea osatzen duten pertsonei Institutuak eman diezazkigukeen tresnak emanez”.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...