“JOKALARIEN MINAK ARINTZEKO PREST GAUDE UNE ORO”
Eskubaloia

“JOKALARIEN MINAK ARINTZEKO PREST GAUDE UNE ORO”

Eskubaloia kontaktu handiko kirola da, jokalariak kolpe gogorrak jasotzen dituztena. Erabakigarria izan ohi da jokalarien atzen mediku talde on bat izatea. Bidasoak badu lan talde hori, jokalariak osasuntsu mantentzen duen giza-taldea. Oihan Sayarrek, Bidasoako fisioterapeutak, eskubaloiaren beste ikuspegi hau erakutsiko digu.

 Jokalariak eta teknikariak oporretan daude jada. Mediku taldea egoera berdinean al dago? 

Gutxi gora behera, bai. Bidasoarekin bukatu dugu denboraldia, baina guk gure klinikan lanean jarraitzen dugu.

Ondo jakin dezagun, Oihan Sayar Bidasoan zer lan egiten du? 

Ni Bidasoako fisioterapeuta naiz Borjarekin batera. Denboraldi osoan zehar, Bidasoarekin lan egiten dugu neurketetan eta entrenamenduetan hartzen duten mina arintzen eta lesioak sendatzen.

Neurketa eta entrenamendu guztietan parte hartzen duzue? 

Entrenamenduetan eta partiduetan beraiekin gaude. Kanpoan jokatzen dugunean ere taldearekin goaz. Neurketa hasi ordu eta erdi aurretik, jokalariak prestatzen ditugu, bendajeak egin edota beroketa hasi aurreko masajeak ematen dizkiegu. Neurketa jokatzen ari diren bitartean, aulkian prest gaude jokalari batek min hartzen badu, ahalik eta lasterren laguntza izan dezan. Bukatzean, lesionaturik balego edo mina hartu duen norbaitek laguntza behar balu, fisio sesioak egiten ditugu.

Zeintzuk dira eskubaloian suertatzen diren lesio arruntenak? Nola konpontzen dituzue?

Badiru hiru gune asko sufritzen dutenak. Eskubaloi jokalariek jaurtitzerako orduan sorbalda asko erabiltzen dute eta beraien artean jasotzen dituzten kolpeak zonalde horretan nahiko ohikoak dira. Bestalde, belaunek eta orkatilek asko sufritzen dute ere. Pisu eta altuera handiko jokalariak dira eskubaloilariak eta mugimenduak oso bortitzak izan ohi dira. Alde horretatik, lesioak ekiditeko gimnasioan egiten dute lana eta, lesioak ugarituz gero, gune zehatz horietan ardazten dugu gure lana.

Sorbaldaz ari garela, Julen Aginagaldek nahiko sufritu du gune horretan. Egoera hobera egin du, ezta? 

Neurketa asko jokatu dituen jokalaria da Julen eta askotan guk baino berak ezagutzen du hobe bere sorbaldaren egoera. Denboraldi arraroa izan da aurtengoa, luzea eta geldiune asko izan dituena eta horrek ere lesioetan eragina izan dezake. Egoerari buelta eman diogu eta asko hobetu du Julen Aginagalderen egoerak.

Bidasoan lehen urtea bete duzu. Zer suposatzen du zuretzat kirol munduan hainbesteko jakintza duen Ricardo Jimenez bezalako mediku batekin lan egitea? 

Nire lan esperientzia handi honetan Ricardo bezalako medikuekin lan egitea oso onuragarria da niretzat. Alde batetik, segurtasun handia ematen dizu bere ondoan izateak eta, bestetik, asko ikasten duzu bere alboan. Borjarekin (beste fisioterapeuta) eta jokalariekin asko ikasu dut ere.

Denboraldi-aurrerako mediku taldeak lanketa zehatzen bat prestatzen al du? 


Bai, prestatuta dituzte udaran egin beharrekoak. Momentu hauetan, bi asteko egun libreak dituzte, batzuk selekzioekin zita dutenez ez dute etenik. Abuztuan itzuliko dira lanera, baina beraien kabuz maila fisikoa mantentzeko lanketa prestatu diegu. Jarri diegun lana mantentze hutserako balio du, mantendu eta atseden aktiboa izateko.

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika