JOKIN NIÑO EUSKADIKO TXAPELDUN

Jaizubia Zaldi Eskolako zalduna pasaden igandean Etxebarri-ibiñan jokatu zen txapelketan, Jeunesse behorrarekin metro bateko jauzien proban gailendu zen.

Ederki demostratut du Jokin Niñok, Jaizubia Zaldi Eskolako zaldunak, zaldiaren gainean duen doitasuna. Asteburu honetan, metro bateko jauzien proban, Euskadiko Txapeldun berria bilakatu zen Etxebarri-Ibiñan jokatutako txapelketan. Denboraldi nahasi baten ostean- covid-19ak hainbat txapelketa bertan behera utzi izan ditu - denboraldian zehar egin den lehen txapelketan, sekulako albistea jaso du Irunen kokatuta dagoen zaldi eskolak.

Jokin Calvo Jeunesee behor baten gainean lortu zuen garaikurra; hain zuzen ere, hainbat urteren ostean, Niñok titulu autonomiko bat erdietsi zuen lehendabizikoz Jaizubia Zaldi Eskolarentzat. Klubeko ordezkariek, prentsa ohar bidez, Jokin Niñoren lana goraipatu nahi izan dute: “lorpenagatik zoriondu eta ibilbide polit baten hasiera opa nahi diogu”. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika