Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
24 Ira, 2022
Jon Ander Perez Real Unioneko aurrelaria taldeaz mintzatu da eta ideia beragatik borrokan egoera zailei aurre egingo diotela aipatu du
Bihar Stadium Galen jokatuko duzue eta CD Alcoyano jasoko duzue bertan. Nola aurreikusten duzu neurketa?
Aurredenboralditik gabiltza lanean ideia berean sinisten denok eta nik uste dut hori izan behar dela bidea. Egia da jende berri asko etorri garela eta zaila izaten da hasieran denek mezua azkar hartzea, baina hori da bidea: hasieratik landu duguna martxan jartzea eta igande honetan hori ongi eginda, hiru puntuak ateratzea.
Taldekako kirol batean garrantzitsua da taldea osatzea. Real Unionek lan hori egin du aurredenboraldian eta zelaian nabaritzen da, ezta?
Bai, noski. Denboraldia aurrera egin ahala gehiago nabarituko da, gainera. Egia da, baja asko eduki ditugula eta jokalaria askok lekuz kanpo jokatu dute. Ez da aitzakia izan behar, baina honek bere eragina du. Espero dugu gauzak pixkanaka ondo joatea eta igande honetan berriz ere hiru puntuak etxean gelditzea.
Egia da baja asko sufritu dituela taldeak. Eta horrek taldea baldintzatzen du, nahi eta ez…
Ez da aitzaki bat izan behar, baina egia da talde baldintzatzen duela. Batez ere zelai erdian falta handia izan dugu eta jendea lekuz aldatu behar izan dugu. Hala ere, talde bat gara eta tokatzen zaiguna egin behar dugu tokatzen zaigun momentuan. Denok alde berera egiten badugu arraun ondo aterako da guztia. Lasai gaude.
Baldintza hauekin harrobira begiratu behar izan duzue taldea osatzeko. Garrantzitsua da klubean harrobia lantzea eta hori ere nabaritu duzue egoera honetan, ezta?
Bai, noski. Leku guztietan harrobia garrantzitsua da, baina horrelako taldeetan oraindik gehiago. Guk ez ditugu beste taldeek dituzten baliabideak eta horrek beheko taldeetarara begiratzea behartzen zaitu. Nik uste dut oso harro egon behar garela honetaz. Igotzen ari diren mutilak oso ondo ari dira lanean eta lehen taldeari asko laguntzen ari dira. Denok lan egiten badugu tokatzen zaigun arloan, dena ondo aterako da.
Zure aldetik, zer moduz egokitu zara Real Unionen?
Taldean oso gustora nago. Lehenengo egunetik taldekideek oso ondo hartu ninduten eta horrek erraztu egiten du lana. Kirol arloan, hobera egin behar dut. Ez da hasiera erraza izan. Covid-a pasatu nuen denboraldi hasieran eta fisikoki ez nintzen nire ehuneko ehunean. Pixkanaka hobetzen ari naiz eta hobeto nago. Espero dut hau guztia golekin laguntzea, oraindik ez dira etorri, baina nik uste dut egiten ari naizen lanarekin etorriko direla eta taldea lagunduko dudala.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...