Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
15 Abe, 2022
Hamabi denboraldi bertan eman ondotik, kapitain oriotarrak talde irundarrari agur erranen dio denboraldi bukaeran
Jon Azkue Bidasoa Iruneko kapitainak, denboraldi honen bukaeran, taldea utziko duela iragarri du prentsaren aitzinean. Hamabi urte Irunen eman ondotik, bertze aukera berri batzuk aprobetxatzeko unea iritsi zaio oriotarrari eta erronka berrien bila joanen da datorren urtean.
Hunkituta eta eskerrak emanez jakinarazi du Jon Azkuek Bidasoa utziko duela. 2011ko irailean iritsi zen jokalaria Irunera, hain zuzen ere, “haur bat zela”, berak adierazi duen moduan. Hamabi denboraldi geroago, gizon bilakatu da Azkue eta horrela utziko du hazten ikusi duen taldea.
Kamiseta horiarekin 334 partidu jokatuta, aldaketen eta erronka berrien garaia dela iritzi dio kapitainak: “Gustatuko litzaidake bizitza guztian hemen egotea. Niretzako hau nire etxea da, baina aukera berriak probatzea eta nire burua probatzea ere gustatuko litzaidake, esperientzia berri hori bizitzea”. Pausu garrantzitsu hau momentu onean datorrela ere uste du Azkuek: “Adin batera iritsi naiz, non pausu hori emateko oso prest nagoen. Gainera, orain ez bazen, inoiz izango ez zenaren sentsazioa nuen, eta pausu hori ematea erabaki dut”.
Bizipen asko ditu oriotarrak Irunen, hamabi denboralditan gauza asko bizitzen ahal baitira leku berean. Hala ere, baditu batzuk kuttunagoak eta horietako bat “2016ko play-offa” da: “Taldeak eta klubak aurrerapusua eman zuen eta niretzat ere pausu izugarria izan zen. Hemen eta hirian bizi izan genuen giroa izugarria izan zen eta bizi izan dudan momenturik politena izan daiteke”.
Gurutz Aginagalde presidentea bere ondoan egon da gaur goizeko prentsaurrekoan eta berak “Joni eskertzeko eta beregatik pozik egoteko” momentu dela azpimarratu du. Lehendakariarentzat Azkue “erreferentzi bat da”, bertze gauzen artean, “klubak lantzen duen lurraldeko nortasun horretan”. Bukatzeko, bertze jokalari batzuekin hau lantzen segituko dutela jakinarazi du Aginagaldek eta espero dutela “horrelako agur gehiago edukitzea”, gauzak ongi egiten ari direnaren seinale izanen delako.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...