16 Abe, 2022
Jon Irazusta Real Uniongo atezain eta kapitainak azkeneko partiduetan lortutako garaipenek taldean ilusioa piztu dutela adierazi du
Barcelonaren aurka urteko azken neurketa jokatuko duze. Gogoz eta indarrez zaudete?
Bai, ilusio handiz gaude. Azkeneko emaitzak gogoa eta ilusioa handitu digute, batez ere, geldialdiaren aurretik, emaitza on batekin amaitzea beste gauza bat delako.
Hirugarren garaipena jarraian lortu duzue. Ez dakit aldaketek ekarri ote duten erreakzio hori.
Bai, denetik pixka bat. Aldaketak ematen direnean zerbaitengatik da eta denek erantzun behar dugu erantzunkizun horri. Horrek lagundu digu talde bezala hazten eta etorkizunean ilusioz lan egiten. Emaitzak onak dira, baina lan asko dago oraindik egiteko, baita hobetzeko ere.
Emaitza onak ere on egiten dizue. Urtea horrela bukatzea pozgarria da, bizitutakoaren ondoren.
Emaitzak ez ziren onak eta asteko lana ere ez zen erraza, beharrarekin lan egitea ez delako erraza. Garaipenak dena errazago egiten laguntzen dute eta guregan dugun konfidantza ere handiagoa da.
Nola baloratuko zenuke denboraldiaren hasiera?
Bai, gogorra izan da hasiera. Azkeneko emaitzek pixka bat lasaitzen gaitu, baina gogorra izan da. Irregularrak izan gara eta zelaian ez genuen guk nahi genuena lortzen. Aitor eta Josebaren aldaketa ere kolpe handia izan da guretzat eta ez da erraza izan.
Urtea bukatu aitzinetik, Kopako neurketa izanen duzue. Mallorca jasoko duzue heldu den astean. Dagoeneko hasiak zarete partidu hau prestatzen?
Bai, azkeneko hiru partiduak denbora gutxian izan dira eta emaitza positiboak biltzea berezia izan da. Orain Lehen Mailako talde baten kontra arituko gara eta, nahi gabe ere, ilusio pizten digu. Gainera, Cadizen aurka bizitutakoa berriz ere bizi nahi dugu. Konexio berezi bat bizi izan genuen zaleekin eta oso gustora atera ginen. Gogoz gaude berriro ere eta, zergatik ez, irabazteko ilusioarekin aterako gara zelaira.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...