Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
24 Abe, 2021
Izendapen berri hau garrantzitsua izan da bai zuretzat eta bai klubarentzat ere, ezta?
Bai, ardura handia ere, baina bai. Azkenean, kluba asko handitu da urte gutxitan eta gauza asko daude lehen bezala eramaten genituenak, baina aldaketak egin behar dira. Esan dudan bezala, kiloları pila bat ditugu, sekzioetan mugimendu asko, eta guzti hori garrantzitsua da koordinatzea.
Zure lana sekzio bakoitzak bere garrantzia izatea eta komunikabideetara errazago ailegatzea da…
Bai, sekzio bakoitzean arduradun bat dago eta berak emaitzak eta argazkiak lortzen ditu eta niri bidaltzen dizkit. Nik gero hori guztia bildu eta sare sozialetan argitaratzen dut, baita komunikabideetara bidali ere.
Azken asteetako uholdeek kalteak eragin dizkizuete?
Ur bizietako sekziokoei dexente kaltetu die. Kableatua eraman du uholdeak eta mendia ere erori egin da. Berriz hasi beharko dugu lanean ahal dugun moduan. Hau dena hasieratik berritu beharko dugu, urte askotako lan guztia urak eraman baitu.
Segidan hasiko duzue denboraldia, nola aurreikusten duzu hau?
Garai ona izan da łan honetan hasteko, txapelketarik gabe poliki-poliki has gaitezelako dena koordinatzen. Covid-aren inguruan, hemendik aurrera ziurtagiria eskatu beharko dugu gimnasiora eta aldageletara sartzeko. Oraindik Eusko Jaurlaritzatik ez digute ezer gehiago esan, eta ez dakigu nola antolatu beharko dugun dena. Baina, argi dugunean bazkideei komunikatua bidaliko diegu. Hala ere, denak aurrera jarraituko du neurri berriekin bada ere. Ohitura asko hartu ditugu azken urtean eta berdin jarraituko dugu. Lehengo urtean txapelketa guztiak ospatu ziren eta aurten ere. Oraindik federazioetatik ez digute ezer esan, baina orain arte egin ditugu txapelketetan ez dugu neurri berezirik izan.
Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean
Santiagotarrak taldeko kadete...
Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak
Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...
Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...